Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea

Miriam Martón Pérez

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Miriam Martón.
camera_alt
Biografia

1974an Tuteran jaiotakoa, baina jatorriz Valtierrakoa. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Psikologian lizentziaduna da Salamanca-ko Unibertsitatetik eta Lan Zientzietan Errioxako Unibertsitatearen eskutik. Master bat dauka Laneko Arriskuen Prebentzioan.

Bere ibilbide profesionala Administrazio Publikoko Nafarroako Institutuan (INAP) hasi zuen Laneko Psikologo eta 1997tik 1997arteko erakundeen inguruko programa batean. Geroago, 1999 eta 2003 urteen bitartean, “Sinergium” enpresako giza baliabideen sailean lan egin zuen aholkulari moduan.

2002 urtetik aurrera UGT-ren Enpleguaren Osoko-Zentroan hasi zen hasiera batean lan orientatzaile moduan eta geroago, 2014-2016 urteen bitartean, Enplegu Zerbitzuaren zuzendari moduan.

2016tik 2018ra orientazio, formazio eta txertatze programak burutzen dituen “Acción Laboral” enpresan lan egin zuen lurralde-ordezkari moduan. 2018tik gaur egun arte Nafarroako Gobernuaren Kulturarteko Bitartekaritza Taldearen koordinatzailea izan da Iruñeako Gurutze Gorrian.

2019an, orduko Eskubide Sozialetako Departamentuaren erakunde autonomoa zen Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile izendatua izan zen, eta 2023ko abuztuan berretsi du kargu hori.