Descárgate la app
Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusia
Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusia
Almandoz herrian jaio zen, Nafarroan, 1962an. Ezkonduta dago eta alaba bat du.
Industria-elektrizitateko teknikaria eta Gizarte eta Lan arloko aditua UHUNen (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala). Faurecia Automoción taldeko langilea, eszedentzian.
Nafarroako UGTko antolakuntza idazkaria, Espainiako UGTko Batzorde Konfederaleko presidenteordea, PSN-PSOE alderdiaren Iruñeko Talde Sozialistako presidentea, gobernuaren ordezkariaren kabineteko burua, Solidaridad Internacional GKEko lurralde zuzendaria eta Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluko kidea izan da. GOGOAN-MEMORIA DIGNA erakundearen Nafarroako sortzaileetako bat, Txinparta Memoria Kolektiboko Sareko bazkidea eta Gregorio Angulo Foroko presidentea.
2019ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi izendatu zuten. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Batzordeko presidenteordea. Biktimen Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzordeko presidentea, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzengatik. Espainiako Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluko eta Nafarroako Memoria Historikoaren Batzorde Teknikoko kidea.
2023ko abuztuan Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusi izendatu dute.