Descárgate la app
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren Kabineteko burua
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren Kabineteko burua
Jesús Iribarren Corera
Iruñean jaio zen 1970ean eta ezkonduta dago.
Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1993), eta hainbat ikastaro egin ditu komunikazioan eta sare sozialetan (Comunnity Management, internet eta sare sozial arloetan UNED Fundazioaren graduondokoa,), argazkigintzan eta diseinuan.
Gainera, euskaran EGA eta C1 tituluak ditu eta frantsesaren oinarrizko ezagutzak.
Bere ibilbide profesionala "Diario de Navarra" egunkarian hasi zuen (1991).
1992 eta 1993 artean "Navarra Hoy" egunkarian lan egin zuen, Diario de Noticias-en aurrekaria.
Azken egunkari horretan hainbat alditan lan egin du 1994 eta 2023 artean, eta erantzukizuneko hainbat postu bete ditu Gizarte eta Kultura Ataleko (gaur egun Gizartea) buru gisa.
Erakunde-komunikazioaren esparruan, osasun-lankidetzari dagokionez, 2009 eta 2014 artean Medicus Mundi Navarra GGKEan lan egin zuen.
Bere ibilbide profesionala beste zeregin batzuekin konbinatu du, hala nola memoria historikoarekin, bizikidetzarekin edo euskararekin. Lehenengo kasuan, Pamiela argitaletxeak plazaratutako "Paco de Eizagirre, Gudari baten memoriak" liburuaren egilea da, eta Nafarroako Gobernuaren Memoria Historikoaren Institutuaren "Askatasunaren botilak" proiektuan parte hartu du. NUPeko Unesco Hiritartasuna, Bizikidetza eta Aniztasuna Katedrarekin, Nafarroako Eskola Kontseiluarekin, pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Sarearekin eta Sanferminetako Peñen Federazioarekin ere lankidetzan aritu da.
Euskara eta hizkuntza politikarekin lotuta, Eusko Ikaskuntzaren "Eleria" aldizkarian kolaboratu du.
2018an, Nafarroako Kazetarien Elkartearen "Teobaldo de Cultura" kazetaritza-saria jaso zuen.
2019-2023 bitartean, kabineteburu izan zen Osasun Departamentuan. Departamentu horrek argitaratutako “Análisis de la Pandemia de COVID-19 en Navarra" monografikoaren egileetako bat da.
2023ko abuztuan Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.