Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Lurralde Kohesiorako kontseilaria

Óscar Chivite Cornago

Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite.
camera_alt
Egoitza
San Ignazio etorbidea 3, 31002 Iruña
Biografia

Cintruenigo herrian (Nafarroa) jaio zen 1967an, ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Elektrizitateko Industria Maisutzako tituluduna da; Laneko Arriskuen Prebentzioko maila ertaina du eta Enpresen Zuzendaritzako, Giza Baliabideetako eta Kalitateko arloetan ere prestakuntza du.

Bere jarduera profesionalean, 30 urtetik gorako esperientzia du enpresa pribatuan, zuzendari, aholkulari eta enpresaburu gisa. Hala, 2004tik gaur arte, Lauburu SL enpresako administratzaile bakarraren lanpostua bete du, metalezko egiturak eta galdaragintza fabrikatzen eta konpontzen dituena. Lan horretan, Nilsa sozietate publikoarekin eta Canasa, Nafarroako ubidea ustiatzeko enpresa emakidadunarekin, lankidetzan aritu da.

2004 eta 2008 artean, aholkulari tekniko autonomo gisa lan egin zuen Acirtec S.L.L. enpresan. Era berean, L.I. Boston eta L.L. Corosma instalazio berrien arduraduna izan da Madrilen (2003-2004).

1986tik 2002ra, hainbat postu bete zituen enpresaren esparruan: elektrizitate-teknikaria Mezvi Electricidad enpresan (1986-1989); Indusal L.I. kateko mantentze-lanetako burua (1989-1992); Príncipe de Viana upategi-taldeko produkzio-zuzendaria (1992-1995); eta Cerámicas Añón enpresako produkzio-burua (1992-2002).

Cintruenigo herrikoko Udaleko zinegotzia izan zen 2015 eta 2023 artean, eta Nafarroako Alderdi Sozialistako afiliatua da.

2023ko abuztuan Lurralde Kohesiorako kontseilari izendatu zuten, Nafarroako Alderdi Sozialistak proposatuta.