Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Lehendakariaren aholkularia

Blanca Cenzano Díez

Lehendakariaren aholkularia, Blanca Cenzano Díez.
camera_alt
Biografia

Tuteran jaio zen, 1987. urtean. Ezkonduta dago. 

Zuzenbidean lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010), eta, gaur egun, Gatazken Bitartekaritza eta Kudeaketa masterra egiten ari da. 

Giza Baliabideen Kudeaketa Integratuaren Profesionaltasuneko Ziurtagiriaren bi modulu egin ditu (2018), eta  Lanaren Zuzenbideko unibertsitate-adituaren Diploma eskuratu zuen UNEDen (2016). 

Ingeleseko B2 ziurtagiria eta frantseseko oinarrizko maila ditu. 

Ibilbide profesionalari 2011n eman zion hasiera abokatu laboralista gisa, eta horrekin batera Tuterako egoitzan Nafarroako UGTn lan-aholkulari gisa lan egin zuen. Ondoren, ofiziozko txanda eskuratu zuen, eta arlo Zibil eta Penaleko espedienteak kudeatu zituen. 

2016an, Tuterako lan- eta zerga-arloko aholkularitzan sartu zen, eta enpresentzako lan-aholkulari gisa jardun zuen 2018. urtera bitarte. Ondoren, toki-garapeneko teknikari postua lortu zuen Nafarroako Erriberako toki-ekintzako taldean, EDER Partzuergoan, eta 2023ko ekainetik aurrera, Gizarte Ongizate, Berdintasun eta Osasuneko eta Hezkuntza, Kultura eta Ondareko zinegotzi ere izan zen Cabanillasko udalean (bera Cabanillasen bizi da). 2023ko irailean, berriz, Buñuel inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakari hautatu zuten. 

2023ko azaroan, Nafarroako Lehendakariaren aholkulari izendatu dute.