Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Landa Garapeneko zuzendari nagusia

Rubén Goñi Urroz
Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1982an eta Etxeberrin (Arakil) bizi da. Ezkonduta dago eta bi seme eta bi alaba ditu.

Heziketa Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (2005) eta 2006an Gaitasun-agiri Pedagogikoa (CAP) unibertsitate berberean.

2008an Mondragon Unibertsitatearen Kirol Entitateen Kudeaketan aditu ikastaroa burutu zuen eta 2011ean Kirol Kudeaketa masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.

2007 eta 2005 urteen bitartean, Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberri-ko Kirol Mankomunitatean kirol teknikari moduan egin zuen lan eta 2013an, kirol-gunearen kudeaketaz arduratzen den Plazaola Kirolgunea enpresa publikoaren gerentzia hartu zuen.

2003 eta 2011 urteen artean, Etxeberriko Udalbatzaren alkate-presidentea izan zen, Arakilgo Udaletxearen zinegotzia eta Sakanako Mankomunitatearen Kirol Batzordearen presidentea.

2011 eta 2015. urteen bitartean, Arakil-go Udaletxearen alkatea izan zen.

2015etik 2019ra Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren zuzendari-kudeatzaile lanetan aritu zen. Bere karguaren arabera, Miguel Indurain Fundazioaren nagusi eta Batzorde Betearazlearen lehendakaria eta NICDO (Nafarroako Kultura, Kirol eta Aisiako Azpiegitura) enpresa publikoaren Administrazio Kontseiluaren batzordekide izan zen.

2019ko abuztuan, Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi izendatu zuten, eta Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriko Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen. Legegintzaldi honetan, Landa Garapeneko zuzendari nagusia da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan.