Descárgate la app
Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia
Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia
Sergio Pérez García
Erriberri herrian jaio zen 1989an.
Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan zein Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2013), Jabetza Industrial, Jabetza Intelektual eta Teknologia Berrien Zuzenbideko masterra lortu zuen UNIR unibertsitatean (2017), Zientziaren Komunikazioko aditu titulua NUPen (2019) eta Europako Proiektuen Sustapen eta Kudeaketako espezialista titulua I+G+b (2020) NUPen ere. Cambridgeko ingeleseko C1 Advanced maila du eta frantseseko eta euskarazko oinarrizko ezagutzak ditu.
Foru Erkidegoan, Nafarroako Unibertsitatearen ikerketa kudeatzeko zerbitzuaren barruan, Enterprise Europe Network sarea kudeatu du, eta esperientzia handia lortu du Europako I+G+b proiektuen eta sareen kudeatzaile gisa ETEetarako eta berrikuntzarako Europako Batzordearen agentzia betearazlearen barruan (EISMEA, lehen EASME).
Esparru horretan, Nafarroako enpresa txiki eta ertainei aholkularitza eman die Europako funtsak erakartzeko, bereziki H2020 eta Horizonte Europa programetan, aktibo ukiezinak babesteko aholkularitzan eta Nafarroako teknologia nazioartekotzeko enpresa-misioak antolatzen.
2017az geroztik, gainera, EASMEren Jabetza Intelektualaren Laguntzarako Europako Zerbitzuko adituen koordinatzailea izan da, eta Europar Batasuneko 28 herrialdetako 48 IP adituk eta teknologia-transferentziak parte hartzen duten sarearen buru izan da da. Aurretik Nafarroako Administrazioko hainbat unitatetan eta Londresko Angel Law bulego britainiarrean lan egin du.
Aurreko legealdian, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzako arduraduna izan zen, Europako Eskualdeen Batzordean Nafarroako ordezkaria, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko kide asanblearioa eta Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) batzorde exekutiboko kidea, baita Europako I+G+b Horizonte Europa programaren ezarpen estrategikoko taldean autonomia erkidegoen ordezkaria ere.
2021eko otsailean, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuko Kanpo Ekintzaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta kargu horretarako izendatu dute berriro 2023ko abuztuan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan.