Descárgate la app
Justiziako zuzendari nagusia
Justiziako zuzendari nagusia
Maite Arenaza Sarasola
Iruñean jaio zen 1965. Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.
Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean. Frantseseko B2 titulua du eta Alliance Française titulua, ingeleseko B2 eta euskarako B1.
Bere ibilbide profesionala justizia arloarekin lotuta egon da. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko hainbat auzitegietan lan egin du. Hala nola, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegian, Bilboko Lan Arloko Epaitegian, eta gaur egun, Nafarroako hiriburuko Lehen Auzialdiko bigarren Epaitegian. 1992tik Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko kidea da.
2023ko abuztuan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justiziako zuzendari nagusi izendatu dute.