Descárgate la app
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren Kabineteko burua
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren Kabineteko burua
Adrián Seminario Marín
Iruñean jaio zen 1983an, eta seme bat du.
Kazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta Komunikazio Korporatibo eta Ekitaldien Antolaketako masterra egin zuen Universitat Oberta de Catalunyan (UOC). 12 urtetik gorako esperientzia du prentsa- eta komunikazio-kabinete ezberdinetan, lehenik nazioarteko fundazio batean, eta azken urteotan komunikazio politikora bideratuta. Kazetari moduan lan egin du El Salvador, Guatemala, Nikaragua, Honduras eta Bangladesh bezalako herrialdeetan.
2005eko udan, DVeranoko (Diario Vascoko udako gehigarria; Donostian egoitza) erredaktorea izan zen, eta Gizarteari buruzko erreportajeak egin zituen.
2006ko udan, erredaktore gisa lan egin zuen Noticias de Gipuzkoa egunkarian, Gizartearen eta Kulturaren arloetan, baita ere Donostian.
2006ko urritik 2009ko uztailera, Deia-Noticias de Bizkaia egunkariko erredaktorea izan zen Bilbon, eta astero erreportajeak, albisteak eta elkarrizketak egin zituen Politika-atalerako, eta hauteskunde-kanpainen eta beste ekitaldi batzuen estalduraz ere arduratu zen.
2009ko uztailetik 2016ko urtarrilera, Osasunaren Eskubidea defendatzeko Anesvad Fundazioaren Komunikazio Departamentuan egin zuen lan. Erakunde horretan, honako lan hauez arduratu zen: prentsa-kabinetea koordinatzeaz eta hedabideekin harremanak izateaz, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak diseinatzeaz eta ezartzeaz, marketin sozialaz eta argitalpen inprimatuetarako eta online plataformetarako lankidetzako eta gizarte-erantzukizun korporatiboko edukiak kudeatzeaz, fundazioko kideak fidelizatzeko eta erakartzeko kanpaina bultzatzeaz eta barne-komunikazioko zereginak burutzeaz.
2015ean, Artatu gabeko Gaixotasun Tropikalei buruzko informazio-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-edukiak egiten esku hartu zuen Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME). Halaber, ‘Somos’ 2013-2014 proiektuan parte hartu zuen; hau da, 35 GGKEk koordinatutako sentsibilizazio-kanpainan, bazkideei eta emaileei garapenerako egindako ekarpena eskertzeko, Espainiako Fundraising Elkartearen (AEFr) eskutik.
Anesvaden eszedentzian izanik, komunikazio politikoko arduradun gisa egin du lan Nafarroako EAJ-PNVn, Geroa Baiko Maria Solana foru-parlamentariaren ordez. Kargu hori dela-eta, hauteskunde-kanpainetan parte hartu behar izan du Gero Bai koalizioko komunikazio-taldearekin. Halaber, Irujo Etxea Elkartearen ekitaldien antolaketan eta komunikazioan parte hartu du.
Tripartita Fundazioak (Bilbo) emandako ‘Prozesuetan oinarritutako ikuspegia’ prestakuntza du, eta Anesvad Fundazioaren European Foundation for Quality Managment-en (EFQM) Kalitate-ziurtagiria ezartzeko prozesuaren ebaluatzaile gisa ere bai.
Haren lan-ibilbidean lortutako lorpenen artean, nabarmentzekoa da finalista gisa izendatu izana Buber 2010 Sarietarako (web gune sozial onenaren saria) eta 2009ko Publifestival Saria, web gune onenaren eta TVko publizitate-iragarki onenaren saria. Halaber, Telebistako Spot Onena moduan saritutako proiektuan parte hartu zuen, Giza Eskubideen kategorian, 2011n, Publifestivalen.
2015. urtean, Nafarroako Kazetarien Elkartearen (NKE) Teobaldo Saria jaso zuen, Berdintasunaren kategorian.
2023ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.