Descárgate la app
Hezkuntzako kontseilariaren Kabineteko burua
Hezkuntzako kontseilariaren Kabineteko burua
Mikel Muez Elustondo
Iruñean jaio zen 1961. urtean. Ezkonduta dago eta ez dauka seme-alabarik.
Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1984).
Erredaktore gisa aritu da Deia, La Gaceta del Norte, Navarra Hoy eta Diario de Noticias egunkarietan. Bi hamarkadaz izan zen El País egunkariaren Nafarroako korrespontsala eta Radio Euskadi-ko kolaboratzailea gaurkotasuneko eta analisi politikoko hainbat saiotan.
Negocios en Navarra aldizkari ekonomikoaren urtebetez erredaktorea, hiru urtez izan zen ere PRISA taldeko Localia sareko kide zen Canal 4 Nafarroa telebista kateko edukien zuzendaria.
Prisa taldeko SER katearen Radio Pamplona irratian erredaktorea izan zen, non Nafarroan edukien zuzendaria izan zen.
2019ko abuztuan, Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariaren Kabineteko buru izendatu zuten, eta 2023ko abuztuan berriz izendatu dute kargu horretarako.