Descárgate la app
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia
Berta Miranda Ordobás
Iruñean jaio zen 1975. urtean.
Nekazaritzako ingeniari egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Landa Antolamendua Ingurumenaren arabera izeneko nazioarteko masterra burutu zuen Zaragozako Institutu Agronomiko Mediterraneoan. Lurralde Antolamendurako Informazio Geografikoaren Teknologietako Masterra egin du Zaragozako Unibertsitatean. Halaber, doktorego-ikastaroak egin zituen Ingurumeneko Landa Ingeniaritzako programan. Batxilergoan eta Lanbide Heziketan irakaskuntzan aritzeko Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (IGA) du.
NUPeko irakasle elkartua izan zen (2003-2004).
Tracasa enpresa publikoko ingeniaria izan da 2002tik gaur egun arte.
Ogasuneko zinegotzia izan zen Burlatako Udalean (2003-2007) eta Nafarroako Gobernuko Garraioko zuzendari nagusia 2011n.
2019ko abuztuan, Lurralde Kohesioko Departamentuko Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta kargu hori berretsi du 2023ko abuztuan.