Descárgate la app
Funtzio Publikoko zuzendari nagusia
Funtzio Publikoko zuzendari nagusia
Sorian jaio zen 1969. urtean. Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Araudia egiten ezagutza eta esperientzia zabala ditu.
Aholkulari juridikoa izan zen Nafarroako Arartekoan 2003 eta 2007 artean, eta, ondoren, ordezko epailea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako jurisdikzioan eta jurisdikzio Zibil eta Penalean.
Administrazioaren barruan, 2008ko uztailetik 2010eko ekainera bitarte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan aritu zen lanean Administrazio Publikoko teknikari gisa (Adar Juridikoa), Nafarroako Garraioko Arbitraje Batzordean Administrazioaren ordezkari izan zen bitartean. 2010ean, Administrazio Publikoko Teknikariaren oposizioa gainditu zuen (Adar Juridikoa), eta, lehendabizi, Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseiluan lan egin zuen, eta, ondoren, 2011. urtearen amaiera aldetik 2016ko ekainera arte, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoan.
Geroago, Gobernuko Idazkaritza Ataleko burua izan zen, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuko Gobernuko Idazkaritza eta Araugintza Zerbitzuan. Era berean, 2018 eta 2023 artean, Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoko letradua izan zen, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aholkularitza juridikoaz eta epaiketetako ordezkaritzaz eta defentsaz nahiz haren zerbitzuko agintari eta langileez arduratu zen.
2023ko urriaz geroztik, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian Arau Garapen eta Lan Harremanen Zerbitzuko burua izan da. Halaber, 2025eko apirilaz geroztik, horrekin batera, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kide titularra izan da.
2025eko irailean, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusi izendatu dute.