Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Etxebizitzako zuzendari nagusia

Elga Molina Roig

Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina.
camera_alt
Biografia

Tarragonan jaio zen 1982. urtean.

Zuzenbidean doktorea (2017) eta lizentziatua (2010) da, Kontratazioaren eta Enpresaren Zuzenbideko masterra du (2012), eta Higiezinen Administrazioan eta Kudeaketan diplomatu zen (2005) Rovira i Virgili Unibertsitatean.

Higiezinen Zuzenbidean espezializatutako aholkulari juridikoa da 2015. urteaz geroztik, eta Tarragonako Etxebizitza eta Hiri Jardueren Udal Enpresan (SMHAUSA) lan egin du hainbat udaletarako (Bartzelona, Altafulla eta Vila-secako Udalak) eta hainbat erakundetarako (Amnistía Internacional, Bartzelonako Hiri Jabetzaren Ganbera eta URVren Etxebizitza Katedra). Horrez gain, Europako bi proiektutan parte hartu du, hiri-errentamenduei eta etxegabetzeei buruzko Europako Batzordearentzat, Kataluniako etxebizitza-errentamenduen eskubidea gauzatzeko Batzordearen zuzendaritza teknikoan eta honako lege hauek arautzeko lan-bileretan: etxebizitza-eskubideari buruzko 12/2003 Legea, etxebizitzen errentamendu-kontratuetan errentei eusteko premiazko neurriei buruzko 11/2020 Legea eta hiri-errentamenduen Legea aldatzeko 7/2019 Errege Lege Dekretua. 

Bartzelonako Etxebizitza Sozialaren Kontseiluko kidea da, aditu gisa. Tarragonako Eskualdeko Consell-eko Etxebizitza Bulegoko arduraduna izan da hamabi urtez eta Rovira i Virgili Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakasle elkartua ere bai. 

Ohiko kolaboratzailea da Diari Ara, Sepín, El Derecho-Lefebvre eta Wolters Kluwer aldizkarietan. Gainera, laurogei hitzaldi baino gehiago eman ditu etxebizitzaren sektoreari buruz, eta berrogeita hamar argitalpen baino gehiago egin ditu gai horren inguruan, bereziki hiri-errentamenduei dagokienez. Nabarmentzekoa da 2018an doktorego-tesia argitaratu zuela Tirant lo Blanch-ekin; hots, "Etxebizitzen errentamenduetarako erregulazio berri bat Europako testuinguru batean”. Halaber, “Etxebizitzako hiri-errentamenduetako obrak eta konponketak” liburua argitaratu berri du Aferrerekin.

2024ko uztailean, Etxebizitzako zuzendari izendatu dute.