Descárgate la app
Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia
Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia
Iñigo Arruti Torre
Chihuahuan (Mexiko) jaio zen 1974. urtean. Seme bat du.
Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, ekonomia-espezialitatean, eta Ekonomian diplomatua Deustuko Unibertsitatean (1997). Ekonomiako gradu-ondokoa egin zuen ISDE/Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean eta Merkataritza Kudeaketa eta GESCO Marketin masterra ESIC Business & Marketing School-en. Higiezinen Zuzendaritzako prestakuntza ere egin zuen IESE Business School-en eta CADE Enpresa Goi Zuzendaritzako prestakuntza Deustuko Unibertsitatean.
Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egiten du.
Jarduera profesionala enpresa pribatuan garatu du, harik eta izendatua izan den arte.
Ibilbide profesionalari hotelen sektorean eman zion hasiera, baina azken 20 urteetan ondare-kudeaketan eta higiezinen zuzendaritzan aritu da foru-lurraldean, estatuan eta nazioartean jarduera duten Nafarroako enpresetan; tartean, AVANCO, ACR eta AUREA HOMES.
Azken hiru urteetan, enpresa-aholkulari eta ondareen kudeatzaile gisa lan egin du. 2023ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusi izendatu dute.