Descárgate la app
Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia
Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia
Garbiñe Basterra Olóriz
Iruñean jaio zen 1983. urtean. Bikotekidea eta bi alaba ditu.
Kudeaketa-informatikako ingeniari teknikoa eta informatikako goi-mailako ingeniaria ikasi zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Gainera, Datuen Zientzia eta Business Intelligencerako Big Dataren Unibertsitate Adituaren eta Osasun Zerbitzuen Antolaketa eta Kudeaketako Unibertsitate Adituaren tituluak eskuratu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ingelesez eta euskaraz gaitasun-maila ezberdinak ditu.
Ibilbide profesional osoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan garatu du, 2006az geroztik hainbat funtzio eta postu bete baititu.
Nafarroako Gobernuaren sistema informatikoetako erdi-mailako teknikariaren lanpostua du 2011z geroztik. Ildo berean, 2015era bitarte, BIko teknikari gisa lanean aritu zen Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritza Nagusian.
2015etik 2018ra, Ebaluazio Estrategikoko Bulegoko Buru izendatu zuten Osasun Departamentuan. Ondoren, 2020 eta 2023 urte artean, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko hainbat arlotako atalburu izendatu zuten; hala nola, Behatoki eta Berrikuntza Turistikoko atalburu nahiz Enpresen Digitalizazioko atalburu.
2023an, Enpresa Lehiakortasuneko eta S4 Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuan.
2024ko azaroan, berriz, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusi izendatu dute.