Descárgate la app
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria
José Luis Arasti Pérez
Milagron jaio zen 1971ean, ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu.
Enpresa ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta halaber Teknikari Aditua da Administrazioan eta Ekonomian.
Foru Komunitateko administrazioko langile publikoa da 1995etik, plaza baten jabe izanik Tuterako Osasun Arloko Pertsonalaren Zerbitzuan 2005. urtetik.
2018ko ekainetik 2023ko abuztura arte, Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan da Nafarroako Foru Komunitatean. Halaber Nafarroako Gobernuko Barne Departamentuko Segurtasun Politiken Zerbitzuko zuzendaria izan da 2011 eta 2012 artean, eta departamentu horretan bertan Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko burua 2012 eta 2017 artean. Lehenago, 2009 eta 2012 artean, Tuterako Osasun Arloko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Unitateko burua izan zen.
Horrez gainera, Nafarroako Alderdi Sozialistan (PSN-PSOE) kargu organiko eta hautatu ezberdinak bete izan ditu. 1995-1999 legegintzaldian, Milagroko Udaleko zinegotzia izan zen alderdi horrekin. 2015ean, Udaletxe horretako alkatetzarako izangai eta Udal Talde Sozialistaren bozeramaile izan zen, Espainiako Gobernuko ordezkariaren kargua bere gain hartu zuen arte. PSN-PSOEko Ekonomia eta Administrazioko idazkari exekutiboa izan zen 2014ko abendutik 2017ko uztailera arte eta, data horretatik egundaino, alderdiaren Eskualdeko Batzorde Exekutiboko Koordinazio Instituzionalaren idazkari exekutiboa izan da.
2023ko abuztuan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari izendatu dute.