Descárgate la app
Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia
Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia
Logroñon jaio zen 1983. urtean. Ezkonduta dago, eta hiru seme-alaba ditu.
Ingeniari Tekniko Informatikoa eta Informatikako goi-ingeniaria ikasi zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Gainera, Proiektuen Kudeaketako unibertsitate-aditu titulua du Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) eskutik. Ingeleseko b2 maila du Hizkuntza Eskola Ofizialean.
Ibilbide profesionalari dagokionean, Hizkuntza eta Sistema Informatikoen Arloko irakasle elkartua izan zen NUPen, hainbat gradutan; hala nola, Informatika Ingeniaritza, Enpresa Zientziak eta Telekomunikazioetako Ingeniaritza Teknikoa.
Halaber, erdi-mailako teknikaria da Sistema Informatikoetan eta goi-mailako teknikaria Nafarroako Gobernuko Sistema Informatikoetan. Ildo horretan, navarra.es atariaren teknikari informatikoa izan zen.
2012 eta 2018 urte artean, ataleko buru izendatu zuten Hezkuntza Departamentuko hainbat arlotan: Modernizazioa, Modernizazioa eta Administrazio Araubidea eta Informazio Sistemen Bilakaera eta Kudeaketa. Horrez gain, 2018 eta 2019 artean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sekzio-buru izan zen, Osasun Departamentuaren modernizazio informatikoaren eta informazioaren segurtasunaren ingurukoa.
2019an, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten.
2023ko abuztuan, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusi izendatu zuten.
2024ko azaroan, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusi izendatu zuten.