Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Barneko zuzendari nagusia

Salvador Díez Zapata
Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
camera_alt
Biografia

Albelda de Ireguan (Errioxa) jaio zen 1963an.

Aditua da taldeen koordinazioan, erakundeen gainbegiratze ekonomikoan eta kirol-gerentzian. Gainera, ibilbide luzea egin du jokalari profesional eta saskibaloiko entrenatzaile gisa.

2022an Errioxako Gobernuko Osasun Departamentuko Larrialdietako eta Babes Zibileko zuzendari nagusi izendatu zuten. Kargu horren ondorioz, ondoko erkidegoko babes zibileko politikak ezarri eta garatu ditu; besteak beste, SOS Errioxa Ekintzak Koordinatzeko Zentroa kudeatu du, eta harremanak koordinatu ditu Suteak Itzaltzeko eta Salbamendurako Partzuergoarekin eta mota horretako eginkizunekin zerikusia duten ministerioekin.

Gainera, 2017 eta 2020 artean Espainiako Saskibaloi Federazioarentzat lan egin zuen, eta kirol, erakunde, administrazio eta promozio arloko aholkularitza lanak egin zituen Endesa Liga, Urrezko LEB, Zilarrezko LEB eta Emakumezkoen 2. Liga bezalako lehiaketetan.

2014 eta 2016 artean Club Deportivo Prometeren zuzendari nagusia izan zen, izen bereko fundaziokoa. Bertan, Emakumezkoen Ligako lehen taldearekin, tarteko kategoriekin eta saskibaloi-eskolekin lan egin zuen. 2002 eta 2014 artean, Rioja Alta Golf Club elkartearen kudeatzailea izan zen, eta bertan hainbat eginkizun bete zituen: antolaketa, langileen kudeaketa, koordinazioa eta komunikabideekiko harremana.

2023ko irailean Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko zuzendari nagusi izendatu dute.