Descárgate la app
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, eta Gobernuaren eleduna
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, eta Gobernuaren eleduna

Donostian jaio zen 1971an. Ezkonduta dago.
Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (1989-1994), EHU-n ere Administrazio Publikoko masterra (1997-1998) ikasi zuen, Mugikortasun Kudeaketan eta Plangintzan graduondoa egin du Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Mondragon Unibertsitatean taldeen lidergoan eta gatazken konponbidean Aditua masterra ikasi du. Bere prestakuntza osatu du beste ikasketarekin: nominak, kontabilitatea eta finantzak ikastaroak, hirien kudeaketa estrategikoari buruzko ikasketak, kontsumoko arbitrajea, fundazioen kudeaketa, management eta komunikazioa, eta webgune soziala administrazio publikoentzat, besteak beste.
Bere ibilbide profesionalean, RACVN-RACC Fundazioan lan egin du Euskadiko eta Nafarroako Zuzenbide Saileko eta Mugikortasun Arloko zuzendari gisa (1995-2009); 2009 eta 2013 bitartean Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria izan zen; Eguesibarko Udalan Toki Garapena, Enplegua, Turismoa, Merkataritza eta Industria teknikoa (2015-2016) izan zen; “Globalec Mantenimiento Vial, SL” enpresan nazioarteko aholkularia (2013-2016) izan zen; Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko zuzendaria (2016-2017) eta 2017tik 2019ra arte, Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskala Eraberritzeko zuzendaria izan zen.
Esparru akademikoari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsiteko udako ikastaroen zuzendaria izan da, eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Segurtasun eta Larrialdien Kudeaketarako Graduko irakaslea.
Bere ibilbide politikoan Uharte herriko alkatea izan da Nafarroako Alderdi Sozialistagatik 2019ko ekainetik abuztura.
Aurreko legealdian Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barneko zuzendari nagusia izan zen. 2023ko abuztuan Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari izendatu zuten, eta urte berean, urrian, Gobernuaren eledun ere bai.