Descárgate la app
Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailea
Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailea
Rubén Auza Catalán
Iruñean jaio zen 1975. urtean. Soziologia Aplikatuan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010), eta Zuzendaritza Publikoko eta Lidergo Instituzionaleko Unibertsitate Masterra eskuratu zuen Vigoko Unibertsitatean (2015).
Ibilbide zabala du Nafarroako Administrazio Publikoetako hainbat lanpostutan, nahiz eta haren jarduera profesional garrantzitsuena 2013an hasi, NUPeko Antolakuntza eta Kalitate teknikari gisa. Arlo horretan, unibertsitate-eremuko kalitatearen kudeaketarekin eta prozesuen ebaluazioarekin lotutako proiektuak garatu zituen; bereziki, Ebaluazio eta Akreditazioko Agentzia Nazionalak bultzatutako ebaluazio-programak ezartzearekin lotutakoak (DOCENTIA, AUDIT eta ACREDITA) nahiz kudeaketa-sistemen auditoriarekin eta ebaluazioarekin zerikusia dutenak; tartean, ISO (International Organization for Standardization), EFQM (European Foundation for Quality Management) eta MGA (Kudeaketa Aurreratuko Eredua). Denboraldi horretan, gainera, hainbat hitzaldi eskaini zituen ikerketaren eta goi-mailako hezkuntzaren kalitatearen ebaluazioaren gainean, hainbat foro eta jardunalditan.
Jarduera profesional horrekin batera, Bikaintasunaren Nafarroako Fundazioko Ebaluatzaileen Klubeko kide izan zen, eta, kudeaketaren arloko profesional gisa, ebaluazioak eta diagnostikoak egin zituen hainbat erakunde eta entitatetan.
Bestalde, haren lana ikerketa sozial eta politikoarekin lotuz joan da, ikastaroak eta prestakuntzak emateaz gain, soziologiako eta zientzia politikoko kongresuetara joan baita. Alderdi horri dagokionean, 2015. urtean, Vigoko Unibertsitateak hirugarren Saria eman zion, ‘Ezkutuko botoa testuinguru politiko konplexuan: Nafarroako Foru Komunitatea’ master amaierako lanarengatik.
Era berean, 2014 eta 2021 urte artean, Soziologia eta Zientzia Politikoen Elkargoko Gobernu Batzordeko kide izan zen, eta hainbat kargu eta erantzukizun-arlo bete zituen. 2023an, NUPeko jarduera amaituta, Nafarroako Gobernuko Analisi eta Prospekzio Bulegoan sartu zen, eta bertan lan egin du gaur arte Analitika Aurreratuko eta Prospekzioko Ataleko buru gisa.
2025eko martxoan, Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.