2022ko otsailaren 11a

Gobernuak Elizan sexu-abusuen biktimak aitortzeko legea bultzatuko du

NUPek egindako txostena aurkeztu da, eta, oraingoz, 58 kasu izan dira Foru Komunitatean 1948 eta 1985 bitartean
videocam NUPek egindako txostena aurkeztu da, eta, oraingoz, 58 kasu izan dira Foru Komunitatean 1948 eta 1985 bitartean collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako  kontseilari Eduardo Santosek gaur goizean prentsaurreko batean iragarri duenez, Foru Gobernuak lege bat bultzatuko du Eliza katolikoan adingabeei egindako sexu-abusuen biktimak errekonozitzeko, eta ahalik eta adostasun handiena lortu du parlamentuko talde guztien artean. Legean  azpimarratuko denez,  errekonozimendu-batzorde bat sortu  nahi dute,  adingabeak  zirenean Eliza katolikoaren aldetik sexu-abusuak jasan zituzten pertsona guztiak biktima gisa baliozkotuko dituena, kasu bakoitzeko azterketa profesionalean oinarrituta.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako  kontseilari Eduardo Santosek gaur goizean prentsaurreko batean iragarri duenez, Foru Gobernuak lege bat bultzatuko du Eliza katolikoan adingabeei egindako sexu-abusuen biktimak errekonozitzeko, eta ahalik eta adostasun handiena lortu du parlamentuko talde guztien artean. Legean  azpimarratuko denez,  errekonozimendu-batzorde bat sortu  nahi dute,  adingabeak  zirenean Eliza katolikoaren aldetik sexu-abusuak jasan zituzten pertsona guztiak biktima gisa baliozkotuko dituena, kasu bakoitzeko azterketa profesionalean oinarrituta.

Kontseilariak aldarrikapen hori eman du jakitera “Nafarroako Eliza Katolikoaren baitan gertatutako sexu-abusuen egitura eta dimentsioa aztertzeko txostena” den Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) elaboratutako txostena tarteko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren eskariari erantzunez; txostenari jarraiki, gutxienez 58 izan dira 1948 eta 1985 artean foru Komunitatean praktika horiek jasan zituzten biktimak, baina Eduardo Santosek argitu nahi izan du zifra horiek “dimentsio askoz handiagoko arazo batean iceberg muturra soilik islatzen ari direla”.

Ildo horretatik, foru Exekutiboko kontseilariaren esanetan, gaurtik aurrera, Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Biktimen Arretarako Bulegoa arduratuko da biktimen eskaera guztiak bideratzeaz, konfidentzialtasun osoa bermatuz eta psikologoen, gizarte langileen eta esparru juridiko eta administratiboko pertsonalaren babesa tarteko.

Zehazki, kontaktua egin ahal izango da 848-42 33 76 telefonoan, ofidel@navarra.es posta elektronikoan edo aurrez aurre, Iruñako Justizia Jauregian. “Lehenik eta behin- erantsi du Eduardo Santosek- ekintzen larritasun maila ezagutu behar da eta biktimek gune batekin kontatu behar dute gertakariaren berri emateko eta babestuta sentitzeko”.

Azkenik, Eduardo Santosek argi eta garbi geratzea nahi izan du txostena, Delituaren Biktimen Arretarako Bulegoaren eskuragarritasuna edota hartuko diren lege esparruko ekimenak, “ez daudela inoren aurka, biktimen alde baizik. Hau ez da Eliza Katolikoaren arazo bat, Eliza Katolikoaren baitan gertatzen dena baizik- jarraitu du- eta horrenbestez  Elizarekin lantzeko solasa jariakorra eta etengabea izan behar dela, izan ere, duela gutxi Aita Santuak gai honen arretarako sortutako batzordeko kidea den Hans Zollner jesuita alemaniarrak baieztatu duenez, Elizak bere zeregina betetzen ez badu, beste norbaitzuk arduratuko dira horretaz.

Dimentsio handiagoak

Bestalde, Mikel Lizarraga txostenaren ikertzaile nagusiak, unean behin-betiko txostena ez bada ere, hainbat biktima gehiago barne hartzeko daudelako, gaur goizean NUPek sei hilabeteko epean elaboratutako azterketaren ezaugarri teknikoak zehaztu ditu, aditzera emanez “gure urratsen norabidean topatu ditugun erlijio kongregazioen aldetik jasotako kolaborazio eskasa, salbuespenekin, eta bakarrik egotearen sentipena askoz ere larriagoa den arazo baten lehenengo harmailan, izan ere, ezaugarri komuna izan da elkarrizketatu ditugun biktima ugariren aldetik, egoera berdina jasan duten pertsonen berri izan dutela, baina haiek ez dutela salaketa jartzeko urratsa eman, faktore anitz direla medio”.

Amaitzeko, Marivi Martinicorena mintzatu da, 11 urte bakarrik zituenean moja baten aldetik jaso zituen abusuak jakitera emanez eta nabarmendu nahi izan du emakumeen abusuak jaso dituzten neskatoen kasuak “erabat ezkutatuta daudela gure gizartean” eta animatu ditu bere egoera berean aurkitzen diren beste emakume batzuk salaketa jartzera joan daitezen “gertatu zen guztiaren helmen erreala ezagutu dezagun”.