2022ko irailaren 26a

Gimeno kontseilaria Beireko eskolan izan da, eta Landa-eremuetako Eskola Sarearen bideoa eta logotipoa aurkeztu ditu

Aurtengo ikasturtean, 65 herri eta 2.999 ikasle biltzen dira ikastetxe horietan
videocam Escuelas Rurales - Landa eskolak collections Irudi galeria

Hezkuntza kontseilaria den Carlos Gimeno eta Haur Eskolen zerbitzuko zuzendari Iraida Salaverri Beireko landa-eskolan izan dira gaur, eta Nafarroako landa-eremuetako eskolen sareak egindako bideoa eta ikastetxe horiek identifikatuko dituen logotipo berria aurkeztu dituzte. 2022-2023 ikasturte honetan, 65 herri eta 2.999 ikasle bilduko dira herri txikietan kokatuta dauden eskola publiko horietan eta ikastetxe bakoitzeko 9 unitate baino gutxiago dituztenetan. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)