Descárgate la app
Amaitu dira N-121-A errepideko lehen zatiko obrak, Ezkabako tuneletatik Olaberaino
2022ko apirilaren 12a
Amaitu dira N-121-A errepideko lehen zatiko obrak, Ezkabako tuneletatik Olaberaino
N-121-A errepidea 2+1 bidean bihurtu ostean.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, N-121-A errepidea 2+1 bidean eraldatzeko lehen zatiko lanak amaitu ditu. Horretarako Estatuko Aurrekontu Orokorretako 8 milioi euroko inbertsioa egin da.
UTE Acciona Construcciones S.A.-Excavaciones Fermin Oses S.L.-ri esleitu zitzaizkion lehenen zati honetako lanak, zirkulazio noranzkoak bereizten dituen segurtasun barrera baten instalazioarekin amaitu dira. Barrera hau bereziki N-121-A errepideko bide segurtasuneko beharrak hala nola esparruko orografiaren eta faunaren gaineko berezitasunak kontuan hartuta diseinatu da, eta ahalbidetuko du nabarmenki murriztu ahal izatea aurrez aurreko edo alboko talka arriskua.
Era berean, lehen zati honetako hobekuntzen harira, aipagarriak dira errepide nazionalarekin elkartzen diren bideen konexioak eta bertako bide segurtasuna bermatze aldera eraiki diren hiru errotonda berriak. Errotonda bat eraiki da Ezcaba kanpalekua eta Hostal Aguirre arteko errepidearen elkargunean, sarbidea eta irteera izateko Orikainera eta NA-2552 errepidearekin partekatutako antzinako biribilgune zatikatua ezabatzen da. Eta Soraurenenerako hego eta ipar sarbideak eraldatu egin dira bi errotonda berrirekin kontatzeko.
Gogoan izan behar da 2+1 bidearen irtenbidea oso hedatuta dagoela nazioarteko mailan; bere eraginkortasun maila agerikoa izan da bide segurtasuna eta funtzionaltasuna bermatzerakoan. Bide mota honek ibilbide luzea izan du Europako herrialde ugaritan (Suedia, Finlandia, Alemania, Frantzia, Irlanda, besteren artean) eta munduko gainerako herrialdetan (EE.BB., Kanada edo Australia). 2+1 motako nazioarteko adibide guztiek estatistikak sorrarazten dituzte eta alderatu egiten dute bide mota hauetako ezbehar kopurua seguruenak diren beste haiekin: autobideak.
Ezkaba-Olabe zatia, xehetasunekin
N-121-A errepidea zirkulazio noranzkoaren arabera bi erreiko bide bat izanik hasten da, Ezkabako tuneletako biribilgunetik Hostal Aguirretik hurbil eraiki den biribilgunera artean. Erreiak bi metroko etengabeko erdibitzaile batekin bereizi dira, barrera bertikala finkatuz. Trazatuari erantsita, zerbitzu bide bat jarri da martxan, zeinetara sartu ahal den NA-4210 errepidearen antzinako trazatutik.
Jarraian, Hostal Aguirreko biribilgunetik, Soraureneko hego sarbideko biribilgune berriraino, bide honek ipar noranzkoan doan zirkulaziorako bi erreirekin, barrera bertikal metalikoa duen eta hegoalde noranzkoan doan errei bat duen bi metroko zabalerako erdibitzailearekin kontatzen du.
Soraureneko egungo saihesbideari dagokion zatiak erreien egitura mantentzen du; noranzko horiek barrera metaliko bertikala duen 2 metroko erdibitzaile batekin bereizita daude. Gainera, marjina bietan kanpoko hesi perimetral bat jarri da errepidea babeste aldera faunaren balizko bat-bateko sarrera batekiko eta birbideratzeko ibaiaren gaineko hego eta ipar egituretara, erabilera horretarako pasagune izateko gune segurutzat jotzen direnez. Eta errepidearen albo bietan aipatu hesian bi ihes-gune ezarri dira bertara bi muturretatik sar litezkeen animalia haientzat.
Gero, Soraurenerako Ipar sarrerako biribilgunetik Olabeko hiri-gunera, bideak noranzko bakoitzeko errei baten hasierako trantsizio zati baten ezarpena du, ia 300 metrokoa, margotuta dagoen erdibitzaile batekin. Zati honen albotik zerbitzu-bidea dago, hego noranzkoan, errei bakarra tarteko, eremu horretan dauden etxebizitzetara sartu ahal izateko.
Azkenik, errepideak errei bikoitza du ipar noranzkoan eta bakarra hego noranzkoan, bi metroko zabalerako erdibitzailea lagun, barrera bertikal metalikoarekin NA-4212 (Olaitz) bidearen elkarguneraino. Bidegurutze hau aldatu egin da ezkerrerantz biraketak eginez irteerarako itxaroteko hirugarren errei zentral bat erantsiz. Zatiaren amaiera tarteak trantsizio bat du 2+1 bidetik Olabeko egungo zeharbideraino.
2+1 Errepideak
Iruña-Behobia errepidea izango da 2+1 diseinu integral bat bihurtuko den Estatuko lehenengo bidea. Gogoratu behar da hiru errei martxan dituen noranzko bikoitzeko bidea dela; erdiko erreia noranzko batean edo bestean aurreratzeko erabiltzen da, beste zirkulazio noranzkoekin erdibitzaile iraganezin baten bidez bereizita dauden zati erregularrekin, aurrez aurreko edota alboko takak saiheste aldera, izan ere, N-121-A errepidean ezbeharrerako arrazoi kaltegarrienak izan ohi dira eta ilarak errazago ezabatzea ahalbidetzen du, aurreratze eremuak optimizatzen direlako.