2011ko maiatzaren 31a

Faustino Menéndez Pidal Vianako Printzea saridunak “Nafarroako zigiluak” gaiari buruzko hitzaldia emango du asteazkenean Iruñean

Hitzaldia doakoa da eta Nafarroako Artxibo Nagusian izango da 19:30ean
Faustino Menéndez Pidal 2011ko Kulturaren Vianako Printzea sariduna.
Faustino Menéndez Pidal 2011ko Kulturaren Vianako Printzea sariduna.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Faustino Menéndez Pidal 2011ko Kulturaren Vianako Printzea saridunak, asteazken honetan, ekainak 1, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean (Dos de Mayo z/g, Iruñea), "Nafarroako zigiluak" izeneko doako hitzaldia eskainiko du.

Hitzaldian Erdi Aroko zigiluak aztertuko ditu, Nafarroak horietan aberastasun ikaragarria du eta. Ondare horri esker, Nafarroan zigilu horiek nolakoak izan ziren eta nola erabili ziren jakiteaz gain, iragana hobeto ezagutu daiteke.

Faustino Menéndez Pidal de Navascués Zaragozan jaio zen 1924an, eta Historiaren Errege Akademiako kide osoa da, eta zenbait urtez, Nazioarteko Heraldika Akademiako lehen lehendakariordea eta Genealogia eta Heraldikako Nazioarteko Konfederazioko lehendakaria izan zen; Heraldikaren eta Genealogiaren Madrilgo Errege Akademiako zuzendaria ere izan da eta ospe handia du ikerketa historikoen esparruan. Espainiako zientzia heraldiko modernoaren irudi nagusia da.