Euskarabideak osasuneko langileen jardunaldi batean parte hartu du

Euskaraz eskaintzen den osasun arreta hobetzea helburu duen elkarte batek antolatu ditu
2022ko martxoaren 25a
Santos Induráin, Osasuneko kontseilaria, Mikel Arregi, Euskarabideako 
zuzendaria, eta Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea jardunaldietan.
camera_alt Santos Induráin, Osasuneko kontseilaria, Mikel Arregi, Euskarabideako zuzendaria, eta Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea jardunaldietan.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE), osasun arloan euskararen erabilera eta gaixoei arreta euskaraz ematea sustatu nahi duen osasun arloko profesionalen elkarteak jardunaldiak antolatu ditu Atarrabian gaur eta bihar, “COVID-19… eta gero zer” lemapean. Bertan, pandemiak osasun-sistemako hainbat arlotan (Ospitaleak, Lehen Mailako Arreta, Osasun Mentala, etab.) izan dituen ondorioak aztertuko dira.

Osasunbideko eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko arduradunek eman diete hasiera jardunaldiei. Euskarabideko teknikariek antolatutako saio batean, non Santos Induráin Osasuneko kontseilariak parte hartu duen, Osasun Departamentuaren hizkuntza-plangintzaren garapenean izandako aurrerapenak eta Nafarroako eremu euskalduneko hainbat osasun-zentrotan egiten ari diren pilotajeak azaldu dira.

31. edizioa betetzen duten jardunaldi hauetan, osasunaren hainbat arlotako (medikuntza, erizaintza, psikologia, gizarte-lana edo administrazioa) eta Nafarroako geografiako hainbat zentrotako (Iturrama, Txantrea, Buztintxuri, Goizueta edo Doneztebe) profesionalek ere parte hartzen dute, baita kazetariek, soziolinguistek eta irakasleek ere.