2022ko abuztuaren 4a

Euroeskualdeko 25 gaztek boluntariotzako auzolandegi batean parte hartzen dute frankismoaren garaiko bunkerrak berreskuratzeko

Ollo kontseilaria Otsondoko portuan izan da, “Hormigoizko mugak” proiektuaren barneko jarduera garatzen den lekuan
La consejera de Relaciones Ciudadanas, Ana Ollo, y el director del 
Instituto Navarro de la Memoria, Josemi Gastón, junto a los y las 
participantes del campo de voluntariado juvenil.
camera_alt La consejera de Relaciones Ciudadanas, Ana Ollo, y el director del Instituto Navarro de la Memoria, Josemi Gastón, junto a los y las participantes del campo de voluntariado juvenil.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo, Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendari Josemi Gastonekin batera, Otsondoko portuan izan da gaur goizean “Muga gotortua” gazteen boluntariotzako auzolandegia bisitatzen; bertan, Akitania Berria-Euskadi- Nafarroa Euroeskualdeko 14 eta 17 urte arteko 25 neska-mutil ari dira parte hartzen Nafarroako Pirinioetan frankismoaren garaiko bunkerrak aurkitu eta berreskuratzeko.

Abuztuak 1ean abiatu eta hil honen 15era arte garatuko den “Hormigoizko mugak” proiektuaren barne datorren jardueraren antolamendua Bakea, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Memoriaren Institutu Nafarrak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak elkarlanean burutu dute. Partaideek, Nafarroako Pirinioetan 1940. urtean eraikitako frankismoaren erresistentzia-gune bateko hainbat bunkerren baitan garbiketa, berreskurapen eta dokumentazio zereginak beteko dituzte; haietatik, Baztan Harana hala nola Frantziarekin mugakide ziren pasaguneak kontrolatzen ziren.

Zeregina osatzeko gotorleku horien guztien eraikuntzari buruzko azalpenak, garaiko dokumentazioa, erregistro arkeologikoaren oinarrizko nozioak eta bisita ezberdinak garatuko dira; horien artean “Hormigoizko Mugak” erakusketara edo proiektu honen beraren aurreko ediziotako auzolandegietan berreskuratutako bunkerretara. Garatuko duten beste jardueretako bat escape room bat izango da, Ezkabako ihesean girotuta dago eta “Memoriadun Eskolak” programako proiektuetako bat da”.

Baztan Haranak, Nafarroako gainerako muga piriniotarrak bezala, bunker eta hormigoi-barrakoien iragan bat ezkutatzen du. 1930. urtearen amaieran eraikiak izanik, 40 eta 50 hamarkadetan zehar, irudikatzen dutena Frantzia eta Espainiaren arteko muga ixteko eta gotortzeko diktadura frankistaren saiakera da, milaka bunker eta egitura militar (10.000 baino gehiago) hala nola Pirinioetan zehar errepideak eraikiz.

Uda honetarako hiru boluntariotzako auzolandegi

Hiru boluntariotza auzolandegietako bigarrena dugu hizpide, Pirinio nafarreko muga-gotortua berreskuratzeko programa honen baitan uda honetarako aurreikusita zeudenen artean. Horietako lehena, hainbat Autonomia Erkidegotako 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zena, Erronkarin garatu zen uztailaren 1etik 15era. Hirugarrena, abuztuak 16 eta 30 artekoa, nazioartekoa izango da eta Bera zein Etxalar herrietako 18 urtetik 24ra bitarteko pertsonentzat izango da.

Nafarroako Memoriaren Institutua eta Nafarroako Gazteriaren Institutua elkarlanean aritu izan dira jarduera mota hauen antolamenduan 2017tik. Horrela, boluntariotza auzolandegiak garatu izan dira Ezkaban Botilen Hilerria (2017 eta 2018) egokitzeko; 2017. urtean Auritzeko P Lerroaren egituretako batzuk lokalizatu eta garbitzeko eta Igarin (2018) preso errepublikanoen ostatu izandako barrakoiren bat berreskuratzeko. Gainera, Pirinioetako gotorleku frankista eratzen duten egiturak (“blocaos” izenekoak) berreskuratu eta baliozkotu dira Erratzun (bi txanda 2019ko udan); Berako Peña Rata gailurreko bunkerra berreskuratu da 2020. urtean eta, amaitzeko, Lesakako eta Eugiko Urkiaga Gaineko bunkerren garbiketa, egokitzapena eta katalogazioa 2021. urtean.