2022ko urriaren 11a

Etxarri Aranazko ekobidearen eta Bertizko Jaurerriko zaharberritze kulturalaren obrak 2023an hasiko dira, eta 6,4 milioi euroko aurrekontua izango dute

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du inbertsioen egutegia, eta horiek Next Generation funtsekin ordainduko dira oso-osorik
El Gobierno de Navarra acometerá en 2023 las obras de dos proyectos medioambientales en Etxarri Aranatz y en el Señorío de Bertiz. Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak 2023an egingo ditu bi ingurumen-proiekturen lanak, Etxarri Aranatzen eta Bertizko Jaurerrian. Lanen aurrekontua 6.400.000 eurokoa izango da, eta oso osorik Next Generation funtsekin ordainduko dira (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana eta REACT EB Funtsa).

Lehenak 5 milioi euroko inbertsioa eskatzen du, eta ekobide bat eraikiko da; hau da, A-10 autobidearen gaineko pasabidea, Natura 2002 Sareko natura-guneen artean animaliak arin konektatu ahal izateko. Aralar mendilerroaren ekialdeko eremua eta Urbasa eta Andia  mendilerroak dira. Azpiegitura Etxarri Aranazko udalerrian kokatuko da.

Bertizko Jaurerriko proiektuak, berriz, 1,4 milioi euroko aurrekontua du, eta horren helburua da babestutako eremu horretan dauden hainbat eraikin konpontzea eta sendotzea.