2022ko abuztuaren 12a

Eskubide Sozialetako Departamentuak ADACEN elkartearekin sinatu du garuneko kaltea edo desgaitasun fisikoa duten pertsonen arretarako 40 plaza gaitzeko akordioa

Gobernuak 5,4 milioi bideratuko ditu fisioterapiako, logopediako eta gizarte-laneko arreta areagotzen duen akordioaren hasierako indarraldiko 3 urteetan
José Luis Herrera eta Inés Francés ostiral honetan, akordioaren sinaduran.
camera_alt José Luis Herrera eta Inés Francés ostiral honetan, akordioaren sinaduran.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkarteak (ADACEN) akordioa sinatu dute, eta, horren arabera, elkarteak 40 plaza jarriko ditu Mutiloako instalazioetan, garuneko kaltea edo desgaitasun fisikoa duten pertsonen egoitza- edo eguneko zentro-arretarako. Gobernuak 5.421.414,96 euro ordainduko ditu guztira prestazioak irauten duen 3 urteetan.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren izenean hitzarmena izenpetu du Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (ANADP) Inés Francés zuzendari gerenteak; ADACEN elkartetik berriz, José Luis Herrera lehendakariak izenpetu du kontzertua.

Alde bien arteko akordioa kontzertu sozialaren formula erabiliz gauzatu da; honek zerbitzu sozialen, sanitarioen edo soziosanitarioen prestazioa arautzen du irabazi asmorik gabeko entitateen aldetik, Kontzertu Sozialen 13/2017 Foru Legeak agintzen duen bezala.

ADACEN Elkarteak 9 egoitza-plaza eta 31 eguneko zentro eskainiko ditu bere Mutiloako instalaziotan; aldiz, ANADP agentziak 2022an 598.461 euroko ordainketa; 2023an 1.803.313,64 eurokoa; 2024an 1.825.888,46koa eta 2025ean 1.223.751,82 eurokoa egingo ditu. Gogoan izan Nafarroako Gobernuak joan den ekainean baimendu zuela hainbat urtetarako kontzertua ospatzea. Aurretiaz, urte honen hasieran, aipatu formula erabili zezaketen zerbitzu sozialen zerrenda bat onartu zuen, horien artean ADACENen prestazioa barne hartuz.

ANADP agentziak aurten erabaki du kontratu formularen prestazioaren erregimen juridikoa kontzertu sozialagatik aldatzea, ADACENek garuneko kaltea duten pertsonen arretan eskaintzen duen zehaztasuna, bere prestazioaren urtetako esperientzia, pertsonen errotzea eta beste hainbat entitaterekin koordinatutako jarduera kontuan hartuta.

Fisioterapia eta logopediako ordu gehiago

Kontzertuaren indarraldiko 3 urtetan, zeinek gehienez urtez urteko 9 luzapenak aurreikusten dituen, arreta orduak hedatu dira fisioterapian, logopedian eta jarduera sozialean. Era berean, egoitza-zerbitzuetako arreta zuzeneko profesionalen kopurua hedatu da. Bestalde, pertsonan oinarritutako arreta ereduaren ezarpenean aurrerapenak egingo dira.

Nabarmentzekoa da ADACENek azken urteotan eginiko esfortzu berritzailea, izan ere, entitateak Nafarroako lehenengo Living Lab martxan jartzea lortu du. Esperimentazio eta ko-sormenerako gune honek kalte neurologikoa duten pertsonak zerbitzu eta produktu berrien ideiagintza, garapen eta berrikuntza prozesuen erdi-gunean jartzen ditu, arreta hobea jaso dezaten. Bestalde, ADACENek teknologia berritzailea sustatu nahi du ematen dituzten zerbitzu ezberdineko tratamenduetan.

28 urteko arreta

ADACEN 1994an fundatu zen garuneko kaltea duten pertsonen senitarteko talde baten eskutik, haien autonomia, errehabilitazioa eta tratamendua sustatzearren.

2019an, Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen, Foru Komunitatearen bereizgarri gorena, zeinekin Nafarroako Gobernuak bere jarduera aintzatetsi zuen, garuneko kaltea duten pertsonekiko bere “konpromiso itzela” baloratuz, zeinek urteen joanarekin eboluzionatu egin duen “berrikuntzarantz, halaber garapen sozial eta sanitarioaren motorra izateagatik”.