Descárgate la app
Eskubide Sozialetako Departamentuak 1.000 euro gehiago emango dizkie 5.000 biztanletik beherako udalerrietako autonomo berriei
2022ko apirilaren 14a
Eskubide Sozialetako Departamentuak 1.000 euro gehiago emango dizkie 5.000 biztanletik beherako udalerrietako autonomo berriei
Guztizko zuzkidura 3.500.000 eurokoa da, hau da, iazko hasierako aurrekontua baino % 75 gehiago
Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko erakundeak, enplegu autonomoa sustatzeko laguntzen eskaera aurkezteko epea ireki du. Berritasun gisa, azpimarratzekoak dira bideratutako aurrekontuaren igoera, 3.500.000 eurora iritsi arte, eta 1.000 euro gehiagoko pizgarria Nafarroako Foru Komunitateko 5.000 biztanletik beherako udalerrietako autonomo berrientzat.