2017ko irailaren 26a

Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa Nafarroako Artxiboan izango da

Biek musika arloko funtsak gordetzen eta hedatzen lagunduko dute
Ezkerretik eskuinera: Peio Leiñena, Mª Pilar Los Arcos, Jaione Landaberea, 
Jon Bagüés Erriondo eta Joaquim Llansó.
Ezkerretik eskuinera: Peio Leiñena, Mª Pilar Los Arcos, Jaione Landaberea, Jon Bagüés Erriondo eta Joaquim Llansó.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboko ordezkariak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian izan dira astelehen honetan, bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren ondoren. Lan-esparru berriari esker, bi lurraldeetako konposizioak eta sortze-lanak zabaldu ahalko dira. Horrez gain, baterako ekimenak egin behar izango dituzte bi lurraldeetako musika-ondarea gordetzeko, tratamendu teknikoa egiteko, zabaltzeko eta haren balioa nabarmentzeko.

Halaber, Eresbil Fundazioak eta Nafarroako Artxiboak agirien funtsei buruzko eta bi alderdientzat interesgarria izan daitekeen informazioa partekatuko dute. Helburua da funtsen eta musika-bildumen mapa elikatzea, urte honen ekainean, 50.000 euroko aurrekontuarekin, abian jarri den Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren lehentasunezko helburu bat dena 2017rako.

Bi erakundeek bere jardueraren helburu berdinak nabarmendu dituzte, hala nola dokumentuen ondarea gordetzea, tratatzea eta hedatzea, ikerketaren eta kulturaren zerbitzu publikoari begira.

Lan-bisitan honako hauek parte hartu dute: Joaquím Llansók, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak, Mª Pilar Los Arcosek, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko koordinatzaileak, Jon Bagüések, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboko zuzendariak, eta Peio Leiñenak eta Jaione Landabereak, euskal fundazioko teknikariek.