2021ko azaroaren 22a

Azken astean, mila pertsona joan dira txertoa hartzera aurretiko hitzordurik gabe, eta 34.000 pertsonak deskargatu dute COVID-19 ziurtagiria

Osasun Departamentuak gogorarazi du FOREMen hitzordurik gabeko gailua lehen dosietarako dela, eta indartze-dosietarako, berriz, data eskatu behar dela

Azken zazpi egunetan, gora egin du COVID-19aren aurkako txertoa hartzera joan diren pertsonen kopuruak, Osasun Departamentuak FOREMen (Mutiloa) aldez aurreko hitzordurik gabe txertoa hartzeko gaitutako puntura. Joan den astean, guztira 1.039 pertsona igaro ziren instalazio horietatik, 148 egunero batez beste, hau da, egunean 72 pertsonak erabiltzen zuten gailu horren batez besteko orokorra bikoiztu egin zen. Gorakada hori Osasun Departamentuak COVID-19 ziurtagiriaren eskakizuna iragarri zuen astean gertatu da, zenbait establezimendutan sartzeko, hala nola jatetxe eta gaueko aisialdiko lokaletan eta kontsumiziodun ekitaldi jendetsuetan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)