Descárgate la app
Enpresek eta toki-erakundeek 17,3 milioi euro eskura ditzakete gazteen, emakumeen eta zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzetan
2022ko apirilaren 4a
Enpresek eta toki-erakundeek 17,3 milioi euro eskura ditzakete gazteen, emakumeen eta zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzetan
Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek (SNE-NL), Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko erakundeak, hainbat deialdi eskatzeko epea ireki du, guztira 17,3 milioi euroko balioarekin, enpresen eta toki-erakundeen kontratazioa sustatzeko eta enplegua sustatzeko helburuarekin. Laguntza horiek %40 gehiagoko aurrekontu-zuzkidura izango dute 2022. urterako.
Deialdien xehetasun guztiak aurkeztu dituzte gaur prentsaurrekoan Mª Carmen Maeztu kontseilariak, Nafarrako Enplegu Zerbitzua Nafar Lansareko (SNE-NL) Miriam Marton zuzendari gerenteak eta Andres Carbonero Lankidetzako zuzendari nagusiak.
Zehazki, 4 milioi zuzenduta daude pertsona langabetuen kontratazioa babestera, gehienbat kolektibo zaurgarrienetan, Nafarroan toki entitate ezberdinen aldetik interes orokorreko edo sozialeko lanak eta zerbitzu ezberdinak garatzeko.
Eta beste 5,1 milioi 30 urtetik beherako gazteen enplegua sustatzera bideratuko dira, bai praktiketako erregimenean eta bai espezializazio adimentsuko estrategian lehenetsitako esparru ekonomikoen enpresa ezberdinetan, hala nola lan-munduan txertatzeko zailtasunak dituzten kolektiboen kontratazioan, kasu Errenta Bermatuaren jasotzaileak edo iraupen luzeko pertsona langabetuak, besteren artean.
Gazteen enplegua sustatzera bideratutako diru-laguntza hauek 3 milioi euroko zuzkidura dute, aldiz lan-munduan txertatzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen kontratazioak 2022rako aurrekontu partida bikoitza izango du: funtsa propioen 600.000 euro eta hedagarriak diren REACT funtsa gehigarri europarren araberako 1,5 milioi.
Duela gutxi onartutako lan-erreformaren ondoren, diruz lagunduko dira azken deialdi honen kargura kontratu mugagabeak eta lan-munduan txertatzeko zailtasun gehieneko pertsonentzat mugagabeak bihurtuko direnak hala nola txandakatutako prestakuntza kontratuak. Deialdiak jarraipena izango du 2023an.
2021ean sortutako 2.000 lanpostu baino gehiago
2021. urtean, udalek eta mankomunitateek 824 pertsona langabetu kontratatu zituzten SNE-NL-ren laguntzekin. Horietatik, 156 lagunek Errenta Bermatua jasotzen zuten eta 277 emakumeak ziren. 4,4 milioi euro exekutatu ziren hileko 400 eta 1.100 euro arteko laguntzen harira, kolektiboak eta kontratuen iraupena kontuan hartuta; eta horiek lotura dute, sektore ezberdinen artean, obrekin, igerilekuko zerbitzuekin edo eraikin publikoetako garbiketarekin. Iaz 199 izan ziren lan-merkatuan txertatzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen enplegua sustatzeko neurri hauetara jo zutenak.
Txertatze zailtasunak dituzten gazte eta kolektiboen enpresen aldetik kontratatzeko erabilitako pizgarrien harira, enplegua sustatzeko lerro hauek 2021ean guztira 1.127 lan-kontratu sortu zituzten eta % 123ko hedapena suposatzen dute aurreko urtean erregistratutako 501ekiko. 700 enpresa ezberdinek laguntza mekanismo hauek erabili zituzten.
Aurrekontu exekutatuaren zifren arabera, iaz bideratu ziren azken diru-laguntza hauetara 5.906.464 euro, 2020. urtearekiko bikoitza, eta arlo hauetan enplegu sustapenerako 2.636.594 euroko kopurua erabili zen.
Enpresa kostuetarako laguntzak
SNE-NL-tik enpresak eta gizarte entitateak kontratatzeko sustapen laguntzak aldatu egiten dira deialdien arabera. Ondorioz, ekonomiaren enpresa traktoretan gazteak kontratatzeagatik, hilabeteko 935 euro eta 1.100 euro artean ematen dira, 12 hilabeteko epe maximoan, pertsona kontratatuaren ezaugarriak eta kontratua kontuan hartuta. Hainbat diru laguntza daude kopuru finkoekin, kasu 3.600 eta 5.100 euro artekoak, bere titulazio mailari jarraiki praktiketan dauden gazteak kontratatzean.
Txertatze zaileko kolektiboen kasuan, horrela geratzen dira kopuruak REACT funtsa europar berriekin: kontratu mugagabetarako edota 45 urtetik gorako pertsonentzat mugagabetan bihurtzen direnetarako edo Gazte Bermearen Erregistroan inskribatuta dauden 30 urtetik beherako gazteentzako, 7.000 euro (gainera pertsona emakumea izatean, 7.700 euro); iraupen luzeko langabetuekin harpidetutako kontratuetarako edo Errenta Bermatua jasotzen dutenen kasurako, 9.000 euro (emakumea izaten bada, 9.900 euro). Kopuru hauek lanaldi osoari dagozkio, eta kontratuko lanaldia laburragoa izango balitz, kopurua proportzionala izango litzateke.
Lanaldi osoarekin txandakatzen diren prestakuntza kontratuen kasuan, diru-laguntzak 4.000 eurokoak izango dira. Kontratu hauetako lanaldia, enpresan aplikagarria izaten den hitzarmen kolektiboan, edo hori egon ezean, legezko lanaldian aurreikusitako % 30a gutxienez izan ahal den lan eraginkorraren arabera finkatu beharko da. Ez dira diruz lagunduko txandakatutako prestakuntza kontratuak zeinetan prestakuntzaren eta lan eraginkorraren epeak batuta ez diren lanaldi osoaren % 100a.
Enplegua sustatzeko lerro hauek guztiak eskura daude Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuko web orriko Enplegu eta kontratazioko laguntzen eta diru-laguntzen atalean.
Toki entitatetako enplegu sozial babestuaren proiektuetako laguntzen hazkunde handia.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak ostiralean, apirilak1, NAO eremuan argitaratutako Eskubide Sozialen Departamentuko deialdi baten bidez, aurten 8.255.593 euro bideratuko ditu toki entitatetara, gizarte enplegu babestuko proiektuak garatzeko. Kopuru honek 3 milioi euroko igoera bat suposatzen du iazko urtearekiko, izan ere, finantzaketa gehigarria izango du REACT funtsekin, Nafarroako 2014-2020 FSE Programa Eragilearen esparruan.
Kopuru honek ahalbidetuko du kontratuen harpidetza 4.400 kontratazio hilabetetarako, joan den urtean diruz lagundutako 3.040 hilabeteekiko. 2021. urtean guztira 678 pertsonek parte hartu zuten eta aurreikusten denez, aurten 980 pertsona partaide izatera iritsi daitezke.
Laguntzen % 60a Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonak dituzte kontratuaren xede eta kontratatuko direnen % 50a, gutxienez, izango dira emakume langabetuak, horiek direnez langabezia tasa handiena islatzen dutenak.
Kasu bakoitzean laguntzak zehazteko, kontuan hartzen dira, adibidez, udalerrien neurria, eremuko pertsona langabetuen kopurua, pobrezia larriaren tasa eta errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kopurua bezalako irizpideak.