Descárgate la app
NEZ-NLk 16 tailer-eskola programatzen ditu hurrengo bi urteetarako, 7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin
2021ko abenduaren 15a
NEZ-NLk 16 tailer-eskola programatzen ditu hurrengo bi urteetarako, 7 milioi euro baino gehiagoko inbertsioarekin
Gaur irekiko da langabetuei zuzendutako programa honetan izena emateko epea. Ekintzak Iruñean, Tuteran, Lizarran eta Faltzesen egingo dira
Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko erakundeak, gaur, hilak 15, 16 tailer-eskola berritan izena emateko epea irekiko du, 270 plazarekin. Programa gehienak 2022ko otsailean hasiko dira garatzen, 12 eta 24 hilabete bitarteko iraupenarekin. Guztira, Eskubide Sozialetako Departamentuak 7.014.023 euro bideratuko ditu prestakuntza horretara aldi horretan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).