2022ko urtarrilaren 27a

Nafar Lansarek bi ekintza berri abiarazi ditu, harategian eta ostalaritzan prestatzeko enplegu-konpromisoarekin

Biak Dantxarineako Venta Peion emango dira eta  enpresa horrek lan-kontratu bat eskainiko die parte-hartzaileen % 40ri gutxienez

Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek (NL) kontratatzeko konpromisoa duten bi prestakuntza-ekintza berri abiarazi ditu, harategi eta ostalaritza sektoreetan langabetuak prestatzeko helburuarekin (aretoko zerbitzariak). Diru-laguntza osoa jasotako prestakuntza-ikastaroak Rodoia 2000k emango ditu, Venta Peioren lankidetzarekin. Enpresa horrek Dantxarinean (Urdazubi), Luzaiden eta Irunen ditu lantokiak.

Eskaintzak harakintzarako prestakuntza jarduera bat barne hartzen du, 235 ordukoa, 15 pertsonentzat, eta beste bat aretoko zerbitzarientzat, 175 ordukoa eta beste 15 pertsona prestatzeko ahalmenarekin. Kasu bietan teoria Doneztebe udalerrian emango da eta atal praktikoa berriz, Dantxarineako Venta Peioren instalaziotan. Ikasle langabeek garraiora bideratutako beka batekin kontatuko dute, prestakuntza guneraino lekualdatzea errazte aldera.

Ibilbide bietako atalak dira lanposturako prestakuntza berezia, elikagaien manipulazioa eta hastapen mailako frantseseko modulua; otsailean eta martxoan hasiko dira, hurrenez hurren, goizeko ordutegiarekin, astelehenetik ostiralera. Jarduerak amaitzean, Venta Peiok gutxienez parte hartu dutenen % 40a kontratatuko du. Interesatuek informazioa kontsultatu ahal dute edo izena eman honako esteka hauetan: harakintza eta ostalaritza. Halaber kontaktatu dezakete comercialnavarra@rodoia.com posta bidez edo 690981219 telefonoan.

Jarduera hauen hartzaile izateko lehenetsi dira, langabetuen artean, honako kolektiboak: 30 urtetik beherakoak, 30 eta 40 urte bitarteko emakumeak, iraupen luzeko langabetuak, 45 urtetik gorakoak eta bezeroaren arretan esperientzia duten langabetuak.

NEZ-NL erakundeak kontratazio konpromisoarekin datozen prestakuntza jarduerak diruz laguntzen ditu, pertsona langabetuak prestatzeko enpresa ezberdinek dituzten beharrekiko egokituta. Ikastaroak 300 ordu artekoak izan ohi dira, hiruhileko bateko eperako, gutxienez partaideen % 40a kontratatzeko aukera emanez. Prestakuntza mota bi hauetarako, 49.200 euroko diru-laguntzarekin kontatu da.