2018ko azaroaren 30a

Ayerdi lehendakariordeak Viscofan eta Truck&Wheel enpresa nafarren fabrikak bisitatu ditu Alabaman (Amerikako Estatu Batuak)

Herrialdera egindako misio instituzionalaren barruan, gainera, topaketak izan dira Alabama Center for Commerce eta Tuscaloosa County Industrial Development Authority entitateekin
Ayerdi lehendakariordeak Viscofan eta Truck&Wheel enpresa nafarren fabrikak bisitatu ditu Alabaman (Amerikako Estatu Batuak) Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Amerikako Estatu Batuetara egindako misio instituzionala ostegun honetan bukatu da, azaroaren 29an, Viscofan eta Truck & Wheel enpresa nafarrek Alabaman dituzten fabriketara bisita eginda. Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea eta Nafarroako gainerako ordezkaritza, gainera, Center for Commerce eta Tuscaloosa County Industrial Development Authority (TCIDA) erakundeekin elkarrizketatu dira estatu iparramerikarrean.

Nafarroako Gobernuak Amerikako Estatu Batuetara egindako misio instituzionala ostegun honetan bukatu da, azaroaren 29an, Viscofan eta Truck & Wheel enpresa nafarrek Alabaman dituzten fabriketara bisita eginda. Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea eta Nafarroako gainerako ordezkaritza, gainera, Center for Commerce eta Tuscaloosa County Industrial Development Authority (TCIDA) erakundeekin elkarrizketatu dira estatu iparramerikarrean.

Misioak, zeina astelehenean abiatu baitzen Detroit hirira (Michigan) egindako bisitarekin, Nafarroako Gobernua du buru, eta honakoen partaidetza ere izan du: ACAN Nafarroako Automobilgintza Klusterra, Naitec automobilgintzako eta mekatroniako teknologia-zentroa eta NaVEAC Nafarroako ibilgailu elektronikoaren proiektua. Den-denak joan dira Amerikako Estatu Batuetara Nafarroako automobilgintza-sektorea aurkeztu, horren parte egiteko aukerak antzeman eta instituzio, enpresa eta teknologia mailan kolaborazioak bilatzeko helburuarekin.

Misioaren bukaeran modu oso positiboan baloratu ditu Manu Ayerdik egindako kontaktuak eta Michigan eta Alabaman ezagutu ahal izan dituzten sektoreko bi garapen-ereduak: bat, “helduagoa eta garatuagoa”, Michiganeko kasuan, I+G+beko babes handiarekin, eta “berriagoa” Alabamako kasuan, orain bi hamarkada ibilgailurik ez produzitzetik egun 1,5 milioi produzitzera igaro dena.

Ayerdi lehendakariordeak Alabamako kasutik ateratako ikasketak nabarmendu ditu, “lanerako indarra nola prestatu eta agente desberdinak nola konektatzeari buruz, arazoak konpontzeko, hobekuntzarako eta ekoizpen-prozesuetako berrikuntzarako”.

Alabama, hirugarren estatua ibilgailuen esportazioan

Michiganekin batera, aste honen hasieran ordezkaritza nafarrak bisitatutako estatua, Alabama da Amerikako Estatu Batuetako automobilgintza-sektorearen erdigune “garrantzitsuenetako bat”, Garapen Ekonomikorako Sailaren arabera. 2017an 1,5 milioi kotxe eta kamioi arin produzitu ziren Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko estatu honetan. Iaz, gainera, automobilentzako 1,7 milioi motor ekoiztu zituzten Alabaman Toyota, Honda eta Hyundai etxeek.

Sektoreak 40.000 lanpostu dauzka estatuan eta Tier 1 eta Tier 2 200 hornitzailetik gora. Alabama hirugarren estatua da automobilen esportazioan eta 2017an 9.500 milioi eurotako kanpo-salmentak izan zituen.

Gogoratu behar da automobilgintza dela Amerikako Estatu Batuetako ekoizpen-sektorerik handiena, BPGaren % 3aren arduraduna eta herrialdean enplegu gehien sortzen duena.

 

Gehiago irakurri

Bisita Viscofan fabrikara

Montgomery hiriko (Alabama) Viscofan fabrikara egindako bisitan, fabrikako espazioetan azken bi urteetan egin diren birmoldatzeak eta makina berriak zuzenean ezagutu ahal izan ditu Nafarroako ordezkaritzak.

Konpainiak inbertsioak egin ditu makinak berritzen; toleste-teknologia berri bat sartu du prozesuan, efizientzia handiagoak izateko  -% 30era artekoak eremu batzuetan- eta langileei babes handiagoa ematen dion segurtasun-sistema bat garatzeko bidea ematen diona. Omar Domínguez fabrikako zuzendariaren eskutik, iragan udan estreinatutako espazioen birmoldatzea ikusi ahal izan du ordezkaritzak; birmoldatzeari esker, lan-eremuen arteko distantziak laburtu dira, salgaien fluxua hobetu da fabrikan eta antolaketa eta garbitasun hobea dago instalazioetan.

Gaur egun hiru ekoizpen-fabrika dauzka Viscofan USAk – Danville, Montgomery eta Kentland – eta bulego nagusiak Oak Brook-en (Chicago). Viscofan USA enpresaren industria-jarduera zelulosaren, zuntzen eta plastikoen estrusio eta tolestean ardazten da. Horri gehitu behar zaio Viscofan USAren merkataritza-jarduera sendoa, lau produktu familiekin komertzializatzen duena (zelulosa, zuntzak, plastikoak eta kolagenoa).

Viscofan Montgomery da konpainiak Amerikako Estatu Batuetan duen egoitzarik zaharrena. 150 langile dauzka eta oso-osoan ari da lanean zelulosa- eta zuntz-barrenen toleste-jardueretan.

Truck and Wheel etxearen fabrika berria Birminghamen

Ordezkaritzak Truck & Wheel enpresa nafarraren fabrika berria ere bisitatu du Birminghamen (Alabama), non 22,5 milioi euro inbertitu diren. Mercedes Benz konpainiari zerbitzua emateko dago estatu horretan kokatua.

Ayerdi Carlos Llonis Ipar Amerikako kontseilari delegatu eta enpresako automobilgintza saileko zuzendariarekin eta María Eugenia Jiménez logistikako arduradunarekin elkarrizketatu da. Biek azaldu diote Nafarroako multinazionalak automobilgintzako sektore osagarriaren barnean Alabamako fabrika berrian gauzatzen duen lana.

Ordezkaritzak, gainera, Truck & Wheel enpresa nafarraren fabrika berria ere bisitatu du Birminghamen (Alabama). TW Automotive TIER 1 enpresa da, automobilgintzako marka nagusi batzuentzako lanean ari dena. Osagarrien muntaiarako eta ekoizpen-lerroen sekuentziaziorako soluzio berritzaileengatik nabarmentzen da. Mexikon eta Amerikako Estatu Batuetan dago presente eta 4.0 industrian sartuta dago, bere fabriketan soluzio digital adimentsuak ezarriz.

Alabamako fabrika “erreferente teknologikoa da”, gaur arte taldeak egindako inbertsio handienarekin lagundu dena. TW Logistics Espainian, Portugalen eta Frantzian dago presente, eta 650 ibilgailutik gorako flota dauka. Hornitze-katearen (supply chain) kudeaketa-jardunak eskaintzen ditu automobilgintza, kontsumo handia, ehungintza, industria edo kimika bezalako sektoreetan.

Alabaman, Manu Ayerdi Carlos Llonis Ipar Amerikako kontseilari delegatu eta enpresako automobilgintza saileko zuzendariarekin eta María Eugenia Jiménez logistikako arduradunarekin elkarrizketatu da. Biek azaldu diote Nafarroako multinazionalak automobilgintzako sektore osagarriaren barnean Alabamako fabrika berrian gauzatzen duen lana.