2022ko maiatzaren 18a

“Prestakuntza eta kualifikazioa dira garapenerako palanka nagusiak” adierazi du Aierdi lehendakariordeak Lekunberrin egindako prestakuntza-jardunaldian

Kontseilariak industria-sektorerako funtsezkoak diren gaitasunei buruzko prestakuntza-zikloaren amaieran parte hartu du, bertan Larraun eskualdeko 66 pertsonak hartu dute parte
Aierdi lehendakariordea eta Lekunberrin egindako jardunaldien amaierako 
parte-hartzaileak.
Aierdi lehendakariordea eta Lekunberrin egindako jardunaldien amaierako parte-hartzaileak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

José María Aierdi lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak gaur Lekunberrin nabarmendu duenez, “prestakuntza eta kualifikazioa dira, une honetan, gure eskualde-poligonoetan industriaren suspertzea garapen ekonomikorako eta hurbileko eta kalitatezko enplegua sortzeko palanka nagusia bilakatzeko apustuaren funtsezko faktorea”.

Hala adierazi du Aierdi lehendakariordeak, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Mekatar Taldearekin eta Lekunberriko Udalarekin elkarlanean herriko Albiasualde industrialdean garatu duen industria-sektoreko funtsezko gaitasunei buruzko prestakuntza-zikloaren amaieran.

Diplomak banatzeko ekitaldian, Gorka Azpiroz Lekunberriko alkateak, Miriam Marton Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (SNL-NL) zuzendari gerenteak eta Carlos Adin SNE-NLko Lanbide Eskumenak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariak ere parte hartu dute.

Azken hiru asteetan, 66 pertsonak, 6 enpresetako 51 langilek eta 15 langabek prestakuntza jaso dute Mekatar taldearen instalazioetan, sektoreko eremu garrantzitsuetan: zubi-garabia, eskorga eta plataforma jasotzailea. Ageforrek emandako ikastaroetan parte hartu dutenen % 21 emakumeak izan dira, gehienak langabezian. Parte-hartzaile gehien dituen adin-tartea 40 eta 49 urte bitartekoa da.

LekunberriON programaren esparruan sortu den ekimen honekin, hau da, Lekunberrin ezarritako enpresen lehiakortasuna hobetzeko prestakuntza eta enpleguko udal-planarekin, "Pertsonen trebakuntza hobetzea eta industrialdeko enpresen arteko ezagutza hobetzea lortu dugu, informazioa eta beharrak ezagutuz eta trukatuz", azaldu du Gorka Azpiroz Lekunberriko alkateak.

Aierdi lehendakariordeak azaldu duenez, “Nafarroako eskualde askotan industria-tradizio luzea dugu, sektore publiko eta pribatutik apustu handia egin dugu azpiegituretan eta zerbitzuetan inbertsioak egitearen alde, eta dinamismoa ezaugarri duten eta jarduera zabaltzeko prest dauden enpresak ditugu, nahiz eta, gaineratu duenez, orain beste urrats bat eman behar dugun eta ekosistema hori osatu behar dugun faktore bereizgarriekin, lehiakortasunaren giltzarria izaten ari baitira etorkizun hurbilean: elektrizitatearen sarrera, kualifikazio profesionalaren aldeko apustua”.

“Ziklo honek erreferente bat izan nahi du udalerriko enpresen artean beste prestakuntza batzuk modu koordinatuan antolatu ahal izateko, eta eredu kolaboratibo honek masa kritikoa sortzeko aukera ematen du, bestela bideragarriak ez diren prestakuntza espezializatuak egin ahal izateko, ikasle nahikorik ez dutelako”, ondorioztatu du alkateak.