Descárgate la app
Aierdi lehendakariordeak Burlatan aurkeztu ditu autokontsumorako eguzki-energia erabiltzen duten birgaitutako lehen etxebizitza publikoak
2022ko apirilaren 12a
Aierdi lehendakariordeak Burlatan aurkeztu ditu autokontsumorako eguzki-energia erabiltzen duten birgaitutako lehen etxebizitza publikoak
El vicepresidente y titular de Vivienda del Gobierno de Navarra, José María Aierdi, ha visitado hoy las 38 viviendas del parque de alquiler de Nasuvinsa situadas en la plaza Ezcabazábal, 12-13, de Burlada / Burlata, cuya reciente rehabilitación ha incluido, por primer vez, la instalación de un equipo fotovoltaico para abastecer de electricidad sostenible a los servicios comunes del edificio. Además, la intervención ha incorporado una novedosa aplicación de monitorización que permite conocer en todo momento el comportamiento de consumo energético de cada una de estas viviendas.
Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titularrak Burlatako Ezkabazabal plazako 12-13 zenbakietan dauden Nasuvinsako alokairu-parkeko 38 etxebizitzak bisitatu ditu gaur. Etxebizitza horien birgaitze berriak, lehenengo aldiz, ekipamendu fotovoltaiko bat instalatzea ekarri du, eraikineko zerbitzu komunak elektrizitate jasangarriaz hornitzeko. Gainera, esku-hartzeak monitorizazio-aplikazio berritzaile bat gehitu du, etxebizitza horietako bakoitzaren energia-kontsumoaren portaera uneoro ezagutzeko aukera ematen duena.
Estalkian 34 panel jarri dira, eta aurretik beste jarduera batzuk ere eginda daude; hala nola, fatxadaren inguratzaile termikoa edo banako galdara zaharren ordez berokuntza eta ur bero sanitarioko sistema zentral bat jartzea. Modu horretan, higiezinaren energia-eraginkortasuna hobetu ahal izan da eta erosotasun-maila gehitu etxebizitzen barrualdean. Nasuvinsaren inbertsio osoa 2.096.000 €-koa da.
Aierdi kontseilariak adierazi du Ezkabazabal plazan egindako esku-hartzea beste urrats bat dela Nafarroako Gobernuak energia garbien eta ingurumena gehiago errespetatzen dutenen erabilera sustatzearen alde egindako apustu estrategikoan. “Eraikuntza eta birgaitze iraunkor horren ereduak egungo trantsizio energetikoaren prozesuan klima-larrialdiari erantzuteaz gain, erregai fosilen, garestiagoen eta kutsagarriagoen mendekotasun gutxiago sortzen digu, pobrezia energetikoaren fenomenoa arintzeko tresna eskaintzearekin batera, energiaren gehiegizko kostuen testuinguruan”.
“Energia iraunkorren prezio lehiakorrenak funtsezko garrantzi soziala du orain, energiaren prezioak zoratuta baitaude, eta familiek gero eta zailtasun handiagoak dituzte argiaren edo gasaren faktura ordaintzeko”, adierazi du Aierdi kontseilariak Burlatara egin duen bisitan. Harekin batera izan dira, halaber, Nasuvinsaren zuzendari kudeatzailea, Alberto Bayona, eta sozietate publiko horretako Etxebizitza-arloko arduraduna, Berta Uriz, birgaitze-lanetan parte hartu duten Maria Magallon eta Iker Erro langile teknikoekin batera.
Etxebizitzen monitorizazioa
Gainera, 38 etxebizitza horiek Nasuvinsaren kudeaketa energetikorako plataformarekin konektatuta daude ekipo telematiko baten bidez; hain zuzen ere, aplikazio berritzaile horrek parke publikoko pisu bakoitzaren barruko portaera energetikoa 24 ordutan monitorizatzeko aukera ematen du, Nafarroa Social Housing Alokairu Planeko eraikuntza berriko sustapenetakoena nahiz sozietate publikoak birgaitutako blokeetakoena.
Zehazki, kudeaketa energetikoaren sistema integratuak etxebizitzen erosotasun- eta osasungarritasun-baldintzei buruzko datu guztiak erregistratzen ditu, eta, denbora errealean, kontsumo-indizeak, tenperatura eta hezetasuna ematen ditu, beste parametro batzuen artean. Datu horien analisiak eraikinaren funtzionamendu orokorra hobetzen nahiz maizterren kontsumo energetikoaren ohituretara egokitzen laguntzen du, eraginkortasun-maila ezin hobeak lortzeko.
Ezkabazabaleko 12. eta 13. zenbakietako etxebizitzetan nabarmen hobetu da haien energia-eraginkortasunaren maila, eta, horrela, aurreko E kalifikaziotik egungo A-ra pasatu ahal izan dira, “Oso eraginkorrera”; hau da, eraikinen energia-sailkapeneko baliorik handiena, berokuntza-eskaria %93ra bitarte eta CO2 atmosferara isurtzea %85era bitarte murriztuta, behin obrak amaituta emandako ziurtagiriaren arabera.
Eraikinaren estalkian jarritako 34 panel fotovoltaikoak jada abian dira espazio komunen kontsumo-beharrak elektrizitate jasangarriz hornitzeko; halaber, kudeaketa energetikoaren plataformara konektatuta daude monitorizatze aldera, Nasuvinsaren jabetzako komunitateko bi atarietako 38 etxebizitza bezala.
Instalazio fotovoltaikoaren diseinuak, hala badagokio, produkzio elektrikoaren soberakina sarera isurtzeko aukera emango du.
Irisgarritasunaren arloko hobekuntzak
Ezkabazabalgo 12-13 zenbakietako birgaitze energetikorako proiektua ICM Arquitectos enpresako Íñigo Peralta eta Carlos Fernández arkitektoek idatzi dute, eta obra-zuzendaritzaz ere arduratu dira. Bestalde, Javier Aranguren arkitekto teknikoak zuzendu du obra, eta Cesar Sesma ingeniaria instalazioez arduratu da.
Egindako jardueren artean, eraikinaren fatxada nagusiko inguratzaile termikoa nabarmentzen da. Fatxada aireztatuaren sistema du, 12 zentimetroko artile mineraleko isolamendua eta panel ijeztua, eraikin osoaren homogeneotasuna eta estetika errespetatuz.
Arkupearen, estalkien eta terrazen isolamenduaz gain, kanpoko arotzerian energia-eraginkortasun handiko leihoak jarri dira, Passivhaus ziurtagiria dutenak, eta pertsiana monitorizatu orientagarriak Ezkabazabal plaza aldera begira dauden etxebizitzen leiho guztietan (hegoa-mendebaldea fatxada), urtaroko gainberotzea zuzentzeko.
Era berean, lehengo galdara indibidualen ordez, berokuntza-sistema zentral berria jarri da, gasarekin elikatua, eta galdara-gela eraikinaren behe solairuan aurkitzen da.
Esku-hartzea osatzeko, aerotermia-sistema bat dago bero-ponpekin, energia berriztagarriaren iturri gida, Ur Bero Sanitarioa (UBS) komunitate osoari emateko. Horrez gain, beroa berreskuratzeko ekipoak daude etxebizitza bakoitzean, kondentsazioak eta hezetasunak saihesteko aireztapen mekaniko iraunkorrarekin, barruko erosotasun-maila igotzen dutenak.
Birgaitze-lanari esker, atariak, solairuetako eskailera-buruak eta estalkirako sarbideak berritu dira; horrela, irisgarritasun-neurriak sartu dira espazio komunetan, hots, zabalera handiagoko ateak eta postontzietarako eta atezain automatikorako sarbidea egokitzea.
Ekintza hori Europako LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan sartzen da, Nafarroako Gobernuak gidatua, bizitegi-eraikin publikoa klima-aldaketara egokitzeko C6.4 ekintzaren barruko jarduera pilotu gisa.
279 etxebizitza birgaitu 2023ra bitarte
Ezkabazabalgo plazan (12-13) egindako esku-hartzea Nasuvinsak bere parkea birgaitzeko lehen fasean programatutako hirutako bat da; haiekin batera daude Iruñeko Cruz de Barcacio 6-8 eta Barañaingo Arga Ibaia plazako 15-15-16 komunitateak. 87 etxebizitza birgaitzeko lau milioi euroko inbertsio publikoa behar izan da.
2023. urtera bitarteko hurrengo faseetan, 279 etxebizitzara arteko esku-hartzeak programatu ditu Nasuvinsak birgaitze energetikorako; hau da, alokairuko parke propioaren %30era iristen dira, eta 16 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da.
Sozietate publikoak 1.100 etxebizitza babestu baino gehiago kudeatzen ditu gaur egun, denak alokairu sozialeko erregimenean, eta horien artean aurkitzen dira Nafarroa Social Housing Planean jada amaituta dauden 138 etxebizitza. Horiei batzen joango zaizkie pixkanaka egun egikaritzen ari diren gainerako sustapenak, lehen fasean guztira 524 etxebizitza batu arte.