Descárgate la app
Nafarroako sektore ekologikoak hazten jarraitzen du, 62.000 hektareako azalerarekin eta 746 operadorerekin 2021ean
2022ko maiatzaren 5a
Nafarroako sektore ekologikoak hazten jarraitzen du, 62.000 hektareako azalerarekin eta 746 operadorerekin 2021ean
Gomez kontseilariak NNPEKen azken txostenaren aurkezpenean parte hartu du, eta merkaturatze -kanal laburrei buruzko foru legea iragarri du
Ezkerretik eskuinera: David Ruiz, Itziar Gómez, Miriam Otxotorena eta Natalia Bellostas.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako sektore ekologikoak hazten jarraitzen du, 62.000 hektareatik gorako azalerarekin eta 746 operadorerekin. Gainera, 35 sektoretako 2.500 elikagai ziurtatuak ditu eta datu horiek adierazten dute, aurreko urtearen aldean, % 6,9ko hazkundea izan dela operadoreen kopuruan, eta % 2,6koa ziurtatutako azaleran. Hala ondorioztatzen da NNPEKek Foru Komunitatean 2021ean izandako nekazaritza-ekoizpen ekologikoari buruz egindako txostenetik. Lan hori gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute.