Descárgate la app
Zerbitzu publikoekiko asebetetze-maila handiagoa da Nafarroan Espainia osoan baino
2022ko urriaren 27a
Zerbitzu publikoekiko asebetetze-maila handiagoa da Nafarroan Espainia osoan baino
Dos de cada tres navarros y navarras (un 67,5%) valora positivamente los servicios públicos, un porcentaje que es superior a la media nacional, según la “Encuesta sobre la Percepción Ciudadana en la Prestación de Servicios Públicos de Navarra 2022”, promovida por el Ejecutivo Foral.
Nafarroako hiru pertsonatatik bik (%67,5) positibotzat jotzen ditu zerbitzu publikoak; hau da, estatuko batez bestekoak baino gehiagok, “Nafarroako 2022ko Zerbitzu Publikoen Prestazioen inguruan Herritarrek duten Pertzepzioaren gaineko Inkestaren” arabera; inkesta Foru Exekutiboak sustatu du.
Lan hau gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak, Luis Campos Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiarekin batera.
Azterketa ”Herritarrak Lehenengo” izeneko proiektu zabalago baten baitan ezartzen da zeinek “herritarrekin gobernatzea eta ez herritarrentzat edo herritarren alde” helburua jarraituz, entzute aktibo bat egitea eta zerbitzu publikoen arloan herritarren parte hartzea sustatzea ahalbidetzen duen. Era berean, txosten hauen exekuzioa dela medio, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeko Foru Legea betetzen da, zeinek 2005etik indarrean egon arren, ez duen lortu izan 2021 eta 2022ko galdeketa hauekin eskuratutako bezainbateko helmeneko emaitzarik.
Gazteak, aseagoak
Pertsona gazteak dira, % 76,4, hala nola heziketa maila handiagoa duten haiek, zerbitzu publikoen (ZZPP) gaineko pertzepzio positiboago bat ematen dutenak. Aitzitik, besteren kontura lan egiten dutenek eta langabetuek iritzi negatiboagoak aurkezten dituzte.
ZZPPetako sektore ezberdinetatik, Foru Komunitateko herritarrek asetasun maila hobea erakusten dute batez besteko nazionalarekin alderatuz, bere gehiengoan. Ez da gauza bera gertatzen ordea gizarte zerbitzuetan, osasunean eta segurtasunean, zeinetan iritziak azpitik dauden.
Administrazioa zenbat eta hurbilagoa izatean, herritarrek haiekiko duten pertzepzioa positiboagoa da. Horregatik, lehenengo postuan toki entitateak daude, horiek eta gero Nafarroako Gobernua eta, azkenik, Estatuko Administrazio Orokorra. Halaber inkestak erakuste du zerbitzu publikoen balorazioa hobetu egiten dela galdera zerbitzu zehatzetan eta ez orokorretan oinarritzen denean.
Lortutako beste emaitza bat, administrazioarekiko harreman digitalaren hedapenarena da, batez ere kolektibo gazteenetan eta prestatuetan. Hain zuen, % 49 internet bitartez konektatzen da, % 37 telefonoz eta % 29 zuzenean. Hala ere, pertsonen pertzepzioan arreta digitalarekiko beherapen bat atzematen da, arreta presentzialari balorazio hobea emanez.
Herritarren % 67,5ak pertsonekiko konfiantza erakutsi du eta horrek eragina du zerbitzu publikoen balorazioan: konfiantza maila handiagoaren arabera haien gaineko pertzepzio hobea. Aitzitik, herritarren mesfidantza maila handia atzematen da erakunde publiko eta sozialekiko, haien legitimazioaren kalterako. Politika hala nola hedabideak barne. Ez da fenomeno propio bat; Europan ere gertatzen da. Nafarroan eskasagoa da Espainiarekin alderatuta. Administrazioekiko konfiantza hobea da Nafarroan Espainian eta Europan baino.
Azkenik, galdeketaren arabera Gobernu Irekiaren kontzeptuan oinarritutako partaidetza politika ez da erabat barneratu kolektiboki eta bere balorazioa eskasa da, bere ezagutza bezala.
Herritarren iritzia ezagutu zerbitzuak hobetzeko
Prentsaurreko bere mintzaldian zehar, Luis Campos Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendari nagusiak adierazi du galdeketaren xedea, “garatzeko bidean dauden beharrak nahiz zerbitzu publikoen prestazioarekin lotutako hobekuntza alderdiak ezagutzea dela, hiri- eta landa-ingurunetako prestazio horien aldagaiak edota administrazio publikoan izapideak egiteko goranzko digitalizazioa kontuan hartuta”. Gainera, Luis Camposek galdeketa honetako nobedade gisa aipatu du hainbat galderen ezarpena zeinek “iritzi leiho bat zabaltzen duten entitate publiko eta sozialekiko herritarrek duten konfiantzari dagokionez”.
Bestalde, Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak esan du lan honen azken helburua dela “Nafarroako herritarrek zerbitzu publikoekiko duten pertzepzioaren ikuspegi bat lortzea, horiek hobetzeko asmoz”. Horrez gain, galdeketek herritarrentzat politika publikoak ebaluatzeko eskubidea barne hartzen duen Partaidetza Demokratikoaren Foru Legea betetzen dute; eta 2021/2023 Gobernu Irekiaren Planean hartutako konpromisoetako bat garatzen du; gainera “gizartearekiko entzute aktiboaren, gardentasunaren eta konpromisoaren ariketa bat suposatzen dute”, arbuiatu du.
Azterketaren ezaugarriak
Galdeketa Nafarroako Gobernuaren Errealitate Sozialaren Behatokiaren eskutik egin da. Esparru-lana joan den ekainean egin zen, sexuaren eta adinaren arabera zorizko moduan hautatutako 800 pertsonekin telefonoz eginiko elkarrizketak tarteko.
Galdeketa elaboratzeko, aurrekari modura, kontuan hartu dira Nafarroan 2010ean egin zen Zerbitzu Publikoen Pertzepziorako Azterketa, Lehendakaritzako Departamentuak sustatua, hala nola 2021. urtean garatutako galdeketa. Ahal izan den neurrian azterketa hartako galderak errepikatu dira, herritarrek 2021ean emandako iritziarekin alderaketa analisi bat egiteko helburuarekin.
Zehazki, 2021arekiko Ikerketa Soziologikoen Zentroak zerbitzu publikoen kalitatearen eta horien pertzepzioaren gainean eginiko azterketen harira 2016an, 2017an eta 2018an eginiko bi galdeketetatik hartutako galderak mantendu dira, bestalde 2020an eginiko Iritzi Publikoaren eta Politika Fiskalaren (XXXVII) azterketaren hainbat emaitza ere ezagutzera emanez. Galdeketa hau, gainera, Kanada, Britainia Handia, Italia etab. bezalako beste hainbat herrialdetan jadanik existitzen diren partaidetza prozesuetan inspiratu da.