Descárgate la app
Gobernuak eta NUPek Nekazaritzako Elikagaien Transferentzia eta Berrikuntza Katedra sortu dute
2022ko otsailaren 28a
Gobernuak eta NUPek Nekazaritzako Elikagaien Transferentzia eta Berrikuntza Katedra sortu dute
Ezagutza sortzea, ikasleak eta profesionalak prestatzea eta hedapen-jarduerak babestea du helburu
Itziar Gómez eta Ramón Gonzalo.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua (INTIA) sozietate publikoaren bidez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) akordio bat sinatu dute zentro horretan Nekazaritzako Elikagaien Transferentzia eta Berrikuntza Katedra berria sortzeko. Hitzarmena Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari eta INTIAko Administrazio Kontseiluko presidenteak eta Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak sinatu dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).