2022ko maiatzaren 25a

Gobernuak, besteak beste, artzain-txakurrak, erreskate-txakurrak, ehiza-txakurrak eta zaintza-lanak egiten dituzten animaliak babestu nahi ditu.

Adierazi du ez dagoela ados foru lege proposamen batekin, ez dagoelako arrazoituta eta justifikatuta 2019ko Foru Legean jasotako animalia-talde hori baztertzea    

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez adierazi duen ez dagoela ados Foru Komunitatean konpainiako animaliak babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea partzialki aldatzeko foru lege-proposamena aintzat hartzearekin.