2021ko abenduaren 22a

Gobernuak Animalien Osasunari buruzko Foru Legea aldatzea proposatu du, gaixotasunak zabaltzeko arriskua arintzeko eta haien kontrola errazteko

Testu berriak esnetarako eta haragitarako behi-azienden abeltzaintzako ustiategien gehieneko tamainak zehazten ditu, eta ezingo dira 1.250 UGM baino handiagoak izan  

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Animalien Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzen duen lege-proiektua onartu du. Testu berriak esnetarako behien eta haragitarako behien abeltzaintzako ustiategien gehieneko tamainak zehazten ditu, eta ezin izango dira 1.250 UGM (azienda larrien unitateak) baino handiagoak izan, gaixotasunak zabaltzeko arriskua arintzeko helburuarekin, gaixotasun-fokuren bat antzemanez gero horiek kontrolatzeko eta desagerrarazteko jarduketa erraztuz.

Gaur onartutako legezko proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko da bere deliberaziorako. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak sustatu du aldaketaren aldaketa.

Hain zuzen, arau honek aldatzen du, hurrenez hurren, ganadu ustiapenaren eta dentsitatearen arteko tarteen eta ganadu establezimendu bakoitzeko indemnizazioaren zenbateko maximoaren gaineko egungo Animalien Ongizaterako Foru Arauaren 28 eta 39 artikuluen erredakzioa. Era berean, abeltzaintza ustiapenen gehieneko tamaina xedatzen duen 1. eranskina aldatzen du.

Gehieneko distantziak eta tamainak

Aldatutako 28. artikuluaren arabera, “ganadu ustiapenen gehieneko tamaina batzuk ezartzen dira, beraz, ustiapen berriek edo existitzen direnen hedapenek ezin izango dute gainditu aipatu eranskinean ezartzen diren gehieneko tamainak” zeinek finkatzen duen 1.250 UGM ganadu hezigabearen ustiapenetan barne hartzen diren esne-behien eta haragi-behien ustiapenetarako. Gainerako ustiapenen tamaina maximoak ez du inolako aldaketarik jasaten.

Ustiapenen arteko distantzien harira, horiek dagoeneko ezarrita daude araudiaren arabera 31/2019 Foru Dekretuan gaixotasunen hedapena eta horien ondorioak ekiditeko prebentzio neurri bezala. Distantzia horiek zehazten dira kontuan hartuta zirkunstantzia geografikoak eta abere espezieen ezaugarriak, ustiapenaren tamaina, ustiapen mota eta arrisku epidemiologikoa.

Legezko proiektuak halaber aldatzen du 39. artikularen 2. atala, zeinen arabera xedatzen den 1.5000.000 euroko gehieneko muga jasoko dela ustiapenaren indemnizazioan, animalien derrigorrezko hilketagatik, behien tuberkulosia, behien eta ahuntzen bruzelosia eta mihi urdina, entzelopatia espongiforme kutsakorra gainditzeko, kontrolatzeko edo errotik ezabatzeko programa nazionalen esparruan.

Xedapen orokorrak

Era berean, xedapen gehigarri berri bat eransten da, Bosgarrena, araua indarrean jartzerakoan ezarritako gehieneko mugak gainditzen dituzten ustiapenen gainekoa. Establezimendu hauei onartuko zaie indarrean dagoen bere ingurumen lizentzian kontenplatutako gehieneko tamaina. Edozein kasutan, ezin izango dute gehieneko tamaina hori gainditzea suposatuko duten instalazioen edo ekoizpen orientabidearen aldaketarik burutu.

Halaber aldatzen da Hirugarren Xedapen Iragankorra, zeinen arabera 2021eko maiatzaren 20a baino lehen aurkeztutako eta maiatzaren 10eko 8/2021 Foru Legea aplikatzeagatik bere tramitazioan bertan behera geratutako 1.250 UGM-tik gorako edukierako behien ganadu ustiapenak instalatzeko edo hedatzeko abeltzaintzako baimen eskaerak bideratzen jarraituko diren dagokien ingurumen lizentziaren eskaeran kontenplatutako tamainaren arabera, eta eskaeraren datan indarrean dagoen araudia aplikatuko zaie.