2022ko ekainaren 15a

Gobernuak soldaten igoera berri bat, kontratazio gehiago eta ordezkapenen hobekuntza eskaini dizkio 0-3 Plataformari, 4 milioitik gorako aurrekontu-igoerarekin

Eskaintza honekin, Hezkuntza Departamentuaren Haur Hezkuntzako lehen ziklorako aurrekontua % 27 hazi da 2019koarekin alderatuta

Gobernuak Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko moduluak aldatzeko proposamena aurkeztu du gaur arratsaldean. 2022-2023 ikasturterako 4.250.000 euro inguruko igoera aurreikusten da, eta horrek hezitzaileen, ikastetxeetako zuzendaritzen eta garbiketako langileen soldata-ordainsarien "igoera garrantzitsua" ekarriko du, kontratazioen errefortzua moduluan sartuko du lehen aldiz, eta ordezkapenetara bideratutako finantzaketa bikoiztuko du, harik eta % 8ra iritsi arte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).