Descárgate la app
Gobernua ados azaldu da PSN eta Geroa Bai alderdiek aurkeztutako Jokoaren Foru Legea aldatzeko proposamena kontuan hartzeari dagokionez
2022ko martxoaren 16a
Gobernua ados azaldu da PSN eta Geroa Bai alderdiek aurkeztutako Jokoaren Foru Legea aldatzeko proposamena kontuan hartzeari dagokionez
Nafarroako Gobernuak gaurko bere bilkuran hitzarmen bat adostu du zeinetan ados azaldu den PSN eta Geroa Bai talde parlamentariek aurkeztutako Jokoaren abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea aldatzeko Foru Legearen proposamena kontuan hartzearekin.
Gobernuaren ustean foru Exekutiboak mantendutako jarduera-ildoari eusten dio, izan ere, 2019ko urrian jokoaren Foru Legea aldatzeko atariko jarduera batzuk abiarazi zituen zutabetzat zituztenak hiru esparru nagusi: ludopatiaren prebentzioa, adingabeak eta kolektibo zaurgarriak babestea eta joko arduratsua bultzatzea.
Nafarroako Gobernuaren “konpromisoa irmoa” da eta Foru Legearen aldaketak gauzatzea du helburu: adikzio arriskuak murrizteko neurrien ezarpena, bereziki sektore zaurgarri eta babesgabeenetan; irisgarritasunaren murrizketa, eraginpean jartzearen murrizketa, hala nola babes faktoretan esku-hartzea hezkuntzatik, eta gizarte sentsibilizaziotik, eta, azken finean, interakzio mekanismoak ezartzea hezkuntza, familia, gizarte eta osasun esparruen artean.
Besteren artean, proposamenak adierazten du debekatu egingo dela joko establezimendu berezien instalazioa ikastetxetatik, pertsona jokalari patologikoak errehabilitatzeko zentro ofizialetatik, desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala duten pertsonen egoitza zentroetatik, osasun, kirol, kultura eta olgeta zentroetatik eta gaztetxeetatik 300 metro baino gutxiagora. Gainera, joko eta apustu establezimenduen arteko distantzia minimoa gutxienez 300 metrokoa izango da.
Gainera, Foru Lege proposamenaren arabera urruneko kontrol bat ezarriko da tabernetako edo ostalaritza establezimenduetako joko-makinetarako.
Bestalde, debekatuta dago Foru Komunitatearen esparruko kirol apustu mota ororen publizitatea txertatzea horniduretan, instalaziotan, babesletzetan edo antzekoetan, kirol txapelketa, jarduera edo ospakizun orotan, betiere dagokion erakundearen helbidea Nafarroan dagoenean eta kirol txapelketa, jarduera edo ospakizuna toki edo autonomia esparrukoa denean. Ezin izango dira diru-laguntza publikoak eskatu edo eskuratu erabateko edo neurri bateko babesletza duten kirol jardueretan, edo bere modalitate guztietan jokora dedikatutako enpresen publizitatea izaten duten haietan..