2022ko otsailaren 2a

Gobernuak %2 igo ditu Foru Administrazioko langileen ordainsariak

Aurreko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta otsaileko nominan ordainduko da

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Foru Administrazioko langileen ordainsariak %2 igotzeko akordioa hartu du, aurreko 2021ekoen aldean. Igoera horrek joan den urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta otsailaren honetako nominan ordainduko da.