2022ko apirilaren 27a

Gobernuak INTIA sozietate publikoaren esku utzi du nekazaritza-ustiategiei aholkularitza emateko neurriak kudeatzea

Aurrekontua 1,9 milioikoa da, eta horietatik 589.000 FEADERek jarriko ditu

Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari nekazaritza-ustiategietarako aholkularitza-zerbitzuetarako urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko, neurri hori Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan sartuta baitago.

Erabaki horren arabera, Jaurlaritzak INTIA sozietate publikoari esleitzen dio lan hori egiteko ardura, 2014an Foru Komunitateko nekazaritza-ustiategietarako aholkularitza-erakunde publiko izendatu baitzuten.

Xede horretarako aurrekontua 1.900.000 eurokoa da, eta horietatik 589.000 euro (%31) Landa Garapenerako Europako Funtsak (LGENF) jarriko ditu. Gastua bi urtekotan egingo da: 1.140.000 euro 2022ko ekitaldiaren kontura, eta gainerako 760.000 euroak 2023aren kontura.