Descárgate la app
Gobernuak 800.000 euro bideratuko ditu tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak gauzatzeko
2022ko otsailaren 23a
Gobernuak 800.000 euro bideratuko ditu tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak gauzatzeko
Foru Gobernuak erabaki du, gaurko bilkuran, 800.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren esparruan tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak egiteko. Zenbatekoaren % 65 (520.000 euro) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) diruz lagunduko du.
Partaidetzazko toki-garapena (LEADER izenekoa) lurralde-politikako tresna bat da; plangintza-ekimena tokiko komunitateei lagatzen die, elkarte publiko-pribatuetan antolatuta, lurralde jakin baterako garapen-estrategia bat prestatu eta gauzatzen, beren baliabideak baliatuz.
Estrategia horiek martxan jartzeko, aldez aurreko alderdi jakin batzuetan aurrera egin behar da; besteak beste, Nafarroako tokiko ekintzarako talde berriak eta tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak hautatu behar dira. Horretarako, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduko ditu erakunde hautagaiek talde gisa aitortzeko egiten dituzten gastuak, besteak beste, udalerriak beren lurraldeetara atxikitzeko lanak, funtzionamendu, zabalkunde eta animazio gastuak, eta dagozkien estrategiak egiteko gastuak, kanpoko laguntza teknikoen laguntzarekin, partaidetza-prozesuen sustapenarekin, lurraldeko eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzearekin edo lanen emaitza dinamizatzearekin eta sustatzearekin.