2021ko abenduaren 27a

Nafarroako Gobernuak hitzarmena berritu du Navarra TV-rekin, 2021eko helburuen konplimenduari buruz balorazio “positiboa” eginez

Kate autonomikoak, Foru Komunitate osoan informazio-estaldura gaurkotua sendotzearen alde, 377.000 euro inbertitu ditu proiektu berrietan sektoreko 14 produktorerekin elkarlanean, 19 kontratazio burutuz
Pablo Roncal y Roberto Cámara, en la firma del convenio en el Palacio de 
Navarra.
Pablo Roncal y Roberto Cámara, en la firma del convenio en el Palacio de Navarra.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak berritu egin du hitzarmena “Navarra Televisión” kanalarekin egiaztatu ondoren 2021ean kateari emandako 1,3 milioi euroko diru-laguntzari esker eskuartean zituzten helburuak betetzera heldu zirela.

Duela gutxi, Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendari nagusia den Pablo Roncalek eta Navarra TV-ko zuzendaria den Roberto Camarak sinatu dute Nafarroako Jauregian Nafarroako Gobernuak operadoreari ematen dion diru-laguntza erregulatzen duen hitzarmena, Foru Komunitatean ikus-entzunezko zerbitzuaren hedapenarekin eta hobekuntzarekin jarraitze aldera. “Atseginez egiaztatu dugu Navarra TV-kin lehenengo hitzarmenean markatutako helburuak bete egin direla eta, ondorioz, herritar nafarrek gaur egun kontzen dutela Foru Komunitate osorako informazio- eta entretenimendu-eskaintza zabalago batekin”, arbuiatu du Roncalek, aldi berean azpimarratuz “Navarra TV-ren esfortzu itzela eginiko inbertsioan Nafarroako ikus-entzunezko produkzioaren sektorea bultzatu eta bere plantillan hogei kontratazio egite aldera”.

Hitzarmenaren baitan hartutako programak garatu ahal izateko, “Navarra Television” kanalak kontratatu ditu urtean zehar 19 pertsona bere plantillan, horietako 15 lanaldi osorako. Gainera, kateak, guztira 377.000 euro inbertitu ditu ikus-entzunezko proiektu ezberdinetan 2021ean zehar, zein garatu diren ikus-entzunezko 14 produktorerekin eta sektoreko enpresekin batera. Garatutako lanekin, eguneroko programa, albistegi, kirol eta ekitaldi berezien ekoizpena babestu da, besteak beste "Gastrosummit" zeinek bildu zituen unean-uneko sukaldari jaun-andre ospetsu eta berritzaileenak, edota telesailak, horien artean 'Ultreia: Camino a Santiago", euren jaiotza-lekuko probintzian tarteak zeharkatzen dituzten pertsonaia ospetsuen eskutik eremu ezezagunak ezagutu ahal izateko aukera, edota "Reyno Natura" dokumentalen sorta zeinen bidez bistaratzen diren, ingurumen heziketa eta hedapena direla medio, Nafarroako leku ezezagun eta ikusgarrienak.

Hitzarmen berriaren nobedadeak

Nafarroako Gobernuak 2022rako onartutako hitzarmen berriak nobedade nagusi bat txertatzen du laguntza publikoen egutegian; urte naturala erreferentzia nagusi bezala hartu ordez, finantzatuko da Foru Komunitateko TDT-ren operadore pribatu bakarra denaren ikus-entzunezko produkzioa, telebistako emankizunen zerrendaren arabera, hau da, kontuan hartuta urria – ekaina denboraldia eta udako denboraldia (uztaila – iraila). Aldaketa hori bera dagoeneko inplementatu zen aurreko urtean toki telebisten ikus-entzunezko ekoizpenerako laguntzen deialdian, sektorearen harrera bikainarekin kontatuz.

Laguntza publikoaren egutegi hau aldatu ahal izateko, 2022ko ekitaldirako aurreikusi da bi hitzarmen sinatzea, lehenengo hau, 650.000 eurogatik, 2022ko urtarrilaren 1a eta ekainaren 30a arteko eperako; eta bigarren bat, datorren seihilekoan tramitatuko dena, hainbat urtetarako izaerarekin, 2022ko uztailaren 1a eta 2023ko ekainaren 30a arteko eperako, betiere udako eta hurrengo ikasturteko parrillekiko bere egokitzapena eta etorkizuneko hitzarmenetarako erritmo berriaren finkapena zainduz.