Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Elizan urratutako pertsonak aintzatetsiko ditu ekitaldi publiko batean
2022ko ekainaren 1a
Nafarroako Gobernuak Elizan urratutako pertsonak aintzatetsiko ditu ekitaldi publiko batean
Nafarroako Gobernuak ekitaldi publiko batean aitortuko ditu Nafarroako Eliza Katolikoaren erakundeetan sexu-abusuak, irainak eta urraketak jasan zituzten pertsona batzuk. Maria Chivite Nafarroako presidenteak berak eta Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilariak, ekainaren 8an, 18:00etan, Plaza de la Cruz institutu publikoko ekitaldi-aretoan, ekitaldi xume batean, jendaurrean erakutsiko diete Nafarroako Gobernuaren babesa eta konpromisoa aitortza “beren haurtzaroan eta gaztaroan gizartearen eta erakunde publikoen isiltasunean, beren osotasuna urratuta ikusi zuten pertsonei”.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).