Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak liburu bat argitaratu du Maria Josefa Moleraren bizitzari eta karrera zientifikoari buruzkoa, helburua izanik “bere legatua eta zientziaren aurrerapenerako ekarpena barreiatu eta bistaratzea”
2021ko abenduaren 18a
Nafarroako Gobernuak liburu bat argitaratu du Maria Josefa Moleraren bizitzari eta karrera zientifikoari buruzkoa, helburua izanik “bere legatua eta zientziaren aurrerapenerako ekarpena barreiatu eta bistaratzea”
Nafarroako Gobernuak argitaratu du ‘María Josefa Molera Mayo, una científica izabar’ lana, Izaban jaiotako zientzialariaren mendeurrena dela eta argitaratu dena, helburua izanik bere legatua eta zientziaren aurrerapenerako bere ekarpena “barreiatu eta bistaratzea”. Liburua, datorren hilak 23tik aurrera eskuragarri izango dena, DENA bildumako lehena da, zeinek Nafarroarekin lotura duten pertsonen, entitateen edo erakundeen gaineko eduki monografikoak jendarteratzea duen helburu.
Lana gaur aurkeztu da Izaban, herriko Udalak antolatutako omenaldi ekitaldi batean, zeinetan eman zaion Maria Josefa Molerari Alaba Kutunaren izendapena. Nafarroako Gobernuak eginiko aintzatespen honetara etorri dira Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Transformazio Digitaleko kontseilaria den Juan Cruz Cigudosa; Santos Indurain Osasun kontseilaria; eta Juan Francisco Elizari Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko argitalpenen arduraduna.
DENA bilduma
Bilduman aurreikusita dago Nafarroako gai ezberdinak hedapen ikuspegi batetik lantzea zeinen gainean oraindaino ez diren argitaratu monografia bereziak edota bestelako gaiak, argitalpen akademikoetan edo espezializatuetan tratatuak izan badira ere, herritarrek oraindik behar adina ezagutzen ez dituztenak.
Horrela, bildumak Nafarroaren gaineko monografia ilustratu laburren argitalpena berreskuratu nahi du, aurkezpen formal xume eta erabilerraz bat dela medio, testuen irakurgarritasunaren eta zorroztasunaren arteko oreka lagun, arloarekiko jakin-mina duen edozein pertsonarentzat eskuragarriak eta adierazgarriak gerta daitezen.
Bildumako izenburuak eskuratu ahal izango dira 10 eurogatik liburu-dendetan eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpenen Funtsean (Navas de Tolosa kalea, 21. Iruña), zein berriz zabalduko den jendearentzat datorren abenduaren 23an, osteguna, bere irisgarritasuna hobetzeko erreforma txiki baten ondoren.
Omenaldi ekitaldia
Omenaldi ekitaldian, Cigudosa kontseilariak Maria Josefa Moleraren aipua egin du esanez izan zela “emakume aitzindari eta apartekoa zinetika, fotokimika eta kromatografia alorretako ikerketen eta azterketen garapenean”.
Era berean, Cigudosak adierazi du “gizarte bezala, Maria Josefa Molerari zor diogula bikaintasunezko ikerketa baten bultzada eta garapena, baina halaber bere erabakigarritasun, pasio eta irmotasunarekiko aintzatespena bere karrera garatzen jarraitzeagatik testuinguru batean zeinetan, zoritxarrez, emakume zientzialari batentzat zaila zen aurrerapenak egitea”.
“Toki eredu bat suposatzen du -erantsi du kontseilariak-, baina halaber nazioartekoa, zeren bere talentuak, gaitasunak eta zientziaren aurrerapenari eginiko ekarpenak mugak gainditu zituen, aparteko erreferentea bihurtuz euren bizitza profesionalean zientziaren alorra hautatzekotan dabiltzan neskatila eta emakume gazteentzat”.
Bere aldetik, Carlos Anaut udalerriko jarduneko alkateak aitortu dio “jarri zituen helburuak lortzeko bere meritua eta ahalmena, garai batean zeinetan emakume batzentzat askoz ere zailagoa zen burutu zuen lana garatzea”. Era berean, azpimarratu du udaletxeak hartu duen “konpromisoa” zientzialariaren bizitza eta lana barreiatzekoa, balio izan dezan “hurrengo belaunaldietarako eredu modura”.
Era berean, lanaren autorea eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikerlaria den Alfonso Carrascosak azaldu du argitaratutako liburuak “jasotzen dituela bere zientzia ibilbidearen une gogoangarri esanguratsuenak, aldi berean bere bizitza pertsonaleko eta familiarreko une zehatzak oroituz”. Gainera, esan du, liburuak kontatzen du bere senideek emandako material grafikoarekin eta barne hartzen ditu, beste dokumentu batzuen artean, zientzialari bikainak eman zituen bi elkarrizketa. Bestalde, halaber Izaban jaiotako Pedro Miguel Echenique zientzialaria (1997 Kulturako Viana Printzea Saria, 2016 Nafarroako Urrezko Domina eta 1998 Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Asturiaseko Printzea Saria) izan da liburuaren hitzaurrea idazteaz arduratu dena. Halaber parte hartu du ekitaldian bideo baten bidez zeinetan agertu dion zientzialariari bere mirespena eta nabarmendu dituen hark garatutako ikerketak eta lanak, hala nola “abangoardiaren” gaineko bere ezagutza.
Ekitaldian zehar, ekin zaio aktaren irakurketari eta omendu dira Alaba Kutuna izendatua izan den Maria Josefa Molera, eta bere senitartekoak, zeinek opari bat jaso duten Izabako Udalaren eskutik, haien esker oneko hitzak tarteko. Omenaldiagatik eta bere pertsonarekiko estimuagatik.
Maria Josefa Moleraren biografia laburra
Maria Josefa Molera Mayo Izaban jaio zen 1921ean. Madrilen osatu zuen Zientzia Kimikoen unibertsitateko bere prestakuntza; bertan garatu zuen halaber profesionalki Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Rocasolano Kimika-Fisikako Institutuari lotutako bere karrera zientifikoaren atal bat. Oxfordeko Unibertsitateko eta Sheffieldeko Unibertsitateko (biak Erresuma Batukoak) doktoretza ondoko bere egonaldi profesionalek ahalbidetu zioten Espainiara abangoardiako ezagutza bat ekartzea, batez ere zinetika kimikoaren ikasketetan, esaterako fotolisiaren teknika berritzaileak edo gasen kromatografiarenak; azken esparru honetan aldarrikatu zen nazioarteko erreferente modura.
Maria Josefa Molera Mayok bikaintasunezko ibilbide bat garatu zuen, bereziki zinetika, fotokimika eta kromatografia alorretan. Zientzia arloan emakume erreferentea izan zen maila nazionalean, halaber aintzatespena lortuz nazioarteko mailan. Beste sarien artean jaso zituen CSIC-en Alfontso X. a Jakituna Saria, Perkin-Elmer Saria eta Fisikako Espainiako Errege Elkarteko Kimikaren Domina.